praktika

08
Eka
2010
17:17

Praktikatu euskara baserrian: EHNE eta Topagunearen bidez

EHNE sindikatua eta Topaguneak sustatu dute euskara baserrietan praktikatzeko programa hau. Baserrian lan egin, bizi eta euskara ikasi-praktikatu. Udarako plan ona askorentzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Eka
2010
17:14

Hitzaditzatik Berbaditzara

...edo Baionatik Bilbora etorri da Hitzaditza. Ohi dugun legez ikutu lokala eman eta Berbaditza bihurtu zaigu Bilbon datorren ekainaren 17an egingo den diktaketa txapelketa.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Eka
2010
15:19

Noentiendotarrak

Euskaraz egiten digutenean, noentiendotarrok beti gauza bera erantzungo dugu: “No entiendo”. Esaldi hori beti erabiliko dugu, salbuespenik gabe eta sistematikoki. Parean duguna euskaraz hitz egiten tematzen bada, hau esango diogu: “¡Que te he dicho que no entiendo!”.

— Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

Zu Zeun ikusita: Noentiendotarron dekalogoa

Hor goian lehenengo puntua duzue.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2010
17:23

Mintzaeguneko abestia

Abesti bat prestatu dute aurten Mintzagunerako.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Mai
2010
15:03

Mintzodromoak Donostian

Bagera elkarteak eta Donostiako sei euskaltegik euskara praktikatzeko hitzodordua eta lekua jarrita "Mintzodromoak" antolatzen hasiko dira. Lehenengoa bihar, maiatzak 26 Antiguako Doka kafe-antzokian.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mai
2010
18:23

Barnetegi ibiltariak

AEK-k udarako mintzapraktika eskaintza hau zabaldu du berriro. Oinez edo bizikletaz euskara eguzkipean praktikatzeko aukera.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mai
2010
12:07

Hitz gurutzatuen txapelketa

Datorren larunbatean Basaurin goitik-beherakoak eta zeharkakoak betetzen abilago nor den neurtuko dute. Berbekin olgatzeko era dibertigarria, edo hitzekin jolastea dibertigarri egiteko era.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Mai
2010
10:59

Egonaldiak baserrietan EHNEren eskutik

Bilbo Hiria irratian izan dugu EHNE sindikatuaren ekimenaren berri. Kaletarrek nekazal ingurua eta bizimodua bertatik bertara ezagutzea da asmo nagusia, kaletarrei baserrietan egonaldiak egiteko aukera emango zaie, baserritarrei lagundu, eta euskara ikasi-praktikatzeko aukera ere aipatzen da.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Api
2010
16:32

Egonaldiak familia euskaldunetan 2010

Izena emateko epea zabaldu da uda honetan euskara familia euskaldunetan praktikatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mar
2010
23:36

Beldur eszenikoa

“Ikasleek beldur eszenikoa dute: ‘Erakusten badut euskaraz zerbait ulertu dudala usteko dute dena ulertzen dudala eta ez da horrela...’. Lotsa sentitzen dute. Guk argi eta garbi esaten diegu ardura beraiena dela, harro adierazi behar dute euskara ikasten ari direla eta laguntza behar dutela. Besteek gaztelaniaz egiten badiete beraien ardura da esatea: ‘Euskaraz egin nahi dut, egidazu euskaraz’”

— Oskar Elizburu

Aste honetako Argia aldizkarian Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut erreportaia dugu. Elebitasun pasiboa ardatz hartuta hizkuntzaren erabileraren kontestuak eta pertsonen jarrerak aztertu dituzte. Bertan AEK-ko Oskar Elizbururen hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Ots
2010
12:53

Puntuak eta hariak

Eta, lehen esan bezala, sarea egiteko, puntuak bezain garrantzitsuak dira hariak, eta uste dugu Getxoko euskararen sare honetan puntu gehiago dauzkagula hariak baino. Institutuko ikasleek tabernariarekin euskaraz egiten badute, badago haririk; euskaltegiko euskara ikasleak udaleko langile euskaldunarekin euskaraz egiten badu, badago haririk; koadrilako lagunek ere UK irakurtzen badute, badago haririk. Hariak lotzen ditu sarearen puntuak, familia barruan, koadrilan, gurasoen artean, lankideen artean.

— Sarea josten ekimena

Getxoko euskara eragileek ipini dute martxan Sarea josten ekimen hori, interesgarria egiten duten planteamendua, euskararen sareak puntuak ez ezik (eta gehien bat) hariak behar ditu.

Egizu Getxo euskadun-en blogean irakurrita.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Ots
2010
17:16

Praktikatu.com eta beste inbento batzuk

Euskara praktikatzeko leku berri hau agertu da bilatzaileen basoan halako batean, ez da bakarra izan, azken egunotan beste pare bat agertu dira: topaleku.com eta berbasarea adibidez.

Derrepentean agertu dira, azalpen eta informazio handirik gabe -informazio kanpaina zikuren bat gehienez- baina erakunde publikoen logotipoak ondo erakutsita eta diru-laguntzen deialdien eta administraziotik sustatutako lehiaketen gerizpean (erakunde batzuek jada ez gaituzte harritzen). Berrikuntza eta teknologia berben arrimuan beti ere, eta praktikaren munduan aspaldian lanean ari direnekin harreman handirik gabe. "Webmamuak" hitza aipatu du baten batek hortik.

Tira, bolbora asmatzea ez dakit noraino den eta ideia biribil eta berritzailea, baina ongi etorriak denak zerbaitetan lagunduko badute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Abe
2009
17:11

Hitz egiteko lotsa

Por mucho que vaya de nuevo al euskaltegi, me seguirá dando vergüenza hablar con la gente. Eso no tiene solución.

— Juan Martínez de Irujo

Euskara ikasten ibili zen Irujo, duela hiru urte utzi eta damutu egin zaio. Ikasteko arazoen artean goiko hori aipatu digu Diario Vascon agertu den elkarrizketan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Aza
2009
17:13

Mintzodromoa

Euskararen Eguneko ospakizunen artean Donostian Mintzodromoa antolatuko dute goiz zen arratsaldez.  15 minutuko solasaldiak 4 laguneko taldeetan banatuta, euskaraz, jakina. World Cafe eta Mintzalagunaren arteko hibridoa-edo.

Via: Sustatu

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Aza
2009
13:40

Bidelagunak

...askotan ez gara konturatzen euskaldun berriak ondoan dauzkagula, euskaldunduko direla eta harreman sareak eta ereduak beharko dituztela. Ikusi beharko dute ‘nire herrian bertan badago euskaraz egin nahi duenik eta nik ere hori egin dezaket egunen batean’.

— Edorta Lopez (AEK)

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia