praktika

"Gu geu" egitasmoa, mintzalagun hirueleduna

Txingudin, Irun, Hendaia, Hondarribi inguru horretan euskara, gaztelania eta frantesaren ikaskuntza eta ezagutza sustatzeko "Gu geu" egitasmoa jarri dute martxan hango elkarte batzuek. Mintzalagun edo mintza-praktika jarduera baten antza du, baina inguruko hiru hizkuntzei begirakoa.

Eleanizasuna, gaitasun interkulturala eta horrelakoak etorri zaizkit gogora.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hurbildu naturaltasunez

Yo te diría que intentes practicar en cuanto tengas ocasión, no solo en el aula que también, que trates de acercarte al mundo del euskera, del modo más natural posible y con mente abierta, con la literatura por ejemplo.

— Iñaki Murua

Profesor de ELE en apuros blogean Guillermo Gómez blogaren egileak elkarrizketa egin dio Iñaki Murua HABEko teknikari eta blogariari. Euskara ikasteaz eta praktikatzeaz ere jardun dute bertan.

 

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz egiteko aukerak horman

Sakanako Itsasi euskaltegian ideia sinplea eta polita erakutsi digute ikasten dugun euskara praktikara eramateko. Euskaraz egiteko lekuak eta pertsonak klaseko panel batean apuntatzen dira deskubritu ahala.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Verbling: hizkuntzak praktikatzeko "chatroulette" bat

Duela hilabete batzuk ezaguna egin zen Chatroulette, ausazko bideo-txataren ideia original, barregarri eta eskandalagarri ere suertatu izan da. Ausazko harreman horren ideiak beste aplikazio batzuk eduki litzake, eta hala ikusi dute Verbling honen sortzaileak. Hizkuntzak praktikatu behar dutenentzat aukera izan daiteke.

Gaztelania eta ingeles hiztunekin soilik funtzionatzen du nagusiki oraingoz. Sistema erraza da, zeure ama-hizkuntza eta bigarren hizkuntzako maila zehaztu eta konektatu. Bosna minutu hizkuntza bakoitzean jardun (gaztelania eta ingelesa adibidez) eta beste "bikote" bat topatu.

Via @beatxo

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egonaldiak familia euskadunetan 2011

Uda familia euskaldunekin euskara praktikatzeko aukera aurten ere bai. Izena emateko epeak iragarri dira, bai familientzat, bai ikasleentzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktikatu... ispiluaren aurrean

Talk to yourself in the mirror. Make a random list of topics and see what you have to say on the subjects. Baseball, Russia, butter, hip-hop, shoes ...the more varied your list, the better.

— eHow.com

Itzulpen saioa:

Jarri ispiluaren aurrean. Egizu mintzagaien zerrenda aleatorioa eta pentsatu zer daukazun esateko gai bakoitzari buruz: beisbola, Errusia, gurina, hip-hopa, zapatak... zerrenda zenbat eta zabalagoa, hobeto.

Small talk kontzeptuarekin egin dut topo. Funtsean ohiko solasaldi labur edo errutinarioak izendatzen erabiltzen dela esango nuke. Ingelesaren irakaskuntzan nahikoa erabilia dela ematen du, eta hainbat material eta baliabidetan agertzen da.

eHow.com atarian small talk praktikatzeko aholkuen zerrenda aurkitu dut, goiko hori zerrendako 6.a da.

Bide batez, hemen duzue small talk-a lantzen den "lesson" bat:

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hika praktikatu Skype bidez.

Maramara taldeak euskara ikasi eta lantzeko ikastaro eta zerbitzu berezien sorta eskaintzen du. Hitanoarekin lotuta batzuk eta haien artean hika Skype Interneteko konferentzia zerbitzuaren bidez praktikatzekoa.

Hitanoan duzun "maila" neurtzeko test hau ere badute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Masa-fenomenoa

Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke

— "Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzen" ikerketaren egileak

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzen ikerketaren emaitzak aurkeztu dira gaur Bilbon. Praktikatu blogean laburpena egin digute eta handik jaso ditugu hitzak.

Hemen duzue emaitzen laburpena

Eta hemen txosten nagusia (pdf)

4.857145
Batez bestekoa: 4.9 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika: emaitzen ikerketaren aurkezpena

Etzi, otsailak 3, goizeko 11etan aurkeztuko da Bilbon Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko ikerketa. Aztiker erakundeak egin du Eusko Jaurlaritzak eskatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arabako Mintza Eguna

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako Mintza Eguna ezaguna dugu, Araban herrialdeko praktikarientzako Mintza Eguna antolatu dute urtarrilaren 15ean Gasteizen.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez