Hizkuntza baten osasunaren faktoreak
2010, Abendua 22 - 13:38 — benito- Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
- Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
- Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
- Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
- Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
- Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
- Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
- Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
- Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.
Unescok munduko hizkuntzen atlas berritua kaleratu du. Berrian aurkitu dugu informazioa eta hizkuntzen osasuna erabakitzeko 9 faktoreren zerrenda hori.
Mundu bat galzorian (Iñaki Petxarroman - Berria)
Eleaniztasuna eta garuna
2010, Urria 15 - 00:18 — benito...mientras que lo que no se usa se deteriora, el manejo de varias lenguas obliga al cerebro al ejercicio constante. "Consciente o inconscientemente, el cerebro bilingüe tiene que tomar decisiones continuamente. ¿Debo pensar, hablar o interpretar el lenguaje hablado según las reglas del idioma A o el B?".
El multilingüismo es bueno para el cerebro (El Correo)
Osasunari buruzko unitate didaktikoa / bloga
2009, Iraila 14 - 12:38 — benitoBlogge@ando-n hizkuntzen trataera integratuaren markoan osasunaren gaia jorratzen duen blog sorta baten berri eman digute. Haien artean euskarazko hau.
Getxoko Berritzeguneko irakasle batzuek prestatuta, ataza edo jarduera interesgarri batzuk proposatzen ditu.
Elebitasunak zahartzaroko dementzia atzeratu
2009, Urtarrila 25 - 13:43 — benitoKanadan egin duten ikerketa batean pertsona elebidunengan zahartzaroko dementziaren zantzuak lau urte geroago agertzen direla ikusi dute.
Gizarte elebiduna lortzeko argudio "komertzial" berria dugu?
Observatorio Atrium Linguarumen irakurrita: Bilingüismo y demencia senil