nortasuna

Euskal Herri ohia

Euskara desagertuko balitz, “Euskal Herri ohia” izango genuke. Pentsatzen dudana esaten ari naiz. Ez gara gehiago, ez gutxiago. Gure tasun funtsezkoena euskara da. Ondoren datoz maitasuna eta gainerako tasun guztiak.

— Roman Garate

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza nortasun eraikitzaile nagusia?

Euskal Herriari dagokionez, ez al dugu bada gure herria ere euskararen herria? Salbuespenak salbuespen, aho batez onartutako definizioa. Alegia, euskararen baitan sozializatutako gizataldeak sortutakoa. Euskararen baitan diogu, eta ez euskararekin, gainerako elementuak (kultura, lurraldea, historia, pentsamendua, balioak...) hizkuntzaren baitan baizik ezin baitira sozializatu gizakiaren eta gizataldearen nortasuna eraikitzeko. Euskara ez da beste elementu bat gehiago gure herriaren identitatean, oinarria bera da. Bera gabe gainerako ezaugarriak hutsaren hurrengo dira.

— Joxe Manuel Odriozola

Hizkuntza dominatzailea (Berria: 09-09-12)

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Juli Palou: Nortasun kultur anitza eta eleanitza eraikitzen

Juli Palouk lehengo ostiralean ekitaldi akademikoaren hasiera ekitaldian eman zuen hitzaldiaren laburpena publikatu dute erabili.com-en.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Chino

Cuaderno Interculturalen film labur bitxi hau ikusi dugu. Txinarra izan nahi duen espainiarra da protagonista, eta bakarrizketa modura bere asmoen berri ematen digu.

Kulturen arteko bidaietan agertu ohi diren konplexuak, aurriritziak, esperantzak eta ilusioez hausnartzeko modukoa iruditu zait. Ez dakit (dunno), pentsa litekeen baino hurbilagoak egin zaizkit pasarte batzuk.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza aldatzeak nortasuna aldatzen du ikerketa baten arabera

AEBetan egindako ikerketa. Gaztelaniaz eta ingelesez gauza berak pertzepzio ezberdinak eragiten ditu. Eta euskaraz?

Zabaldu.com-en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikerketa baterako laguntza eskaria AEBetatik

Facebook-en bidez (aspaldian kasu egin barik) duela hiru hilabete inguru heldu zen eskari hau. Atlantako Emory unibertsitateko ikasle batek behar du elebitasuna eta nortasunaren inguruko lan baterako hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez