20
Aza
2009
16:10

Motibazioaz

Motibazio instrumental eta integratzaileez gain, barnekoak eta kanpokoak hartu ditugu kontuan. Barneko motibazioarekin egiten duzuna zeuk gura duzulako egiten duzu. Kanpokoa kanpoko faktoreek eragindakoa da. Esate baterako, seme-alabak D ereduan eskolaratzeko erabakia hartzerakoan pertsona batek daukan motibazioa izan daiteke: “Nik nahi dut nire umea euskalduna izatea”, eta beste batek: “Nire koadrilako denek ikastola honetara bidaltzen dituzte umeak”. Hori kanpo motibazioa da. Euskararako benetan eraginkorrak barnekoak dira duda barik, kanpoko presio edo motibazioa galtzen denean ondorioa desager daiteke.

— Esti Amorrortu

Aipamen ugari ekartzeko modukoa Argian Est Amorrorturi Nekane Goikoetxeak eta Onintza Iruretak egin dioten elkarrizketa:  "Hizkuntza alternantzia baliatu behar genuke". Esti Amorrortu Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak lana burutu duen taldeko partaide dugu, eta lan horren harira jorratu ditu hainbat gai elkarrizketan.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia