24
Ots
2009
12:45

Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz

Lotura

Dingilizka12koek esalmoldeen gaztelania-euskara hiztegi-glosategia topatu dute UEMAren baliabideen artean. Aizu! aldizkarian agertutakoen bilduma da.

Jatorrizko egileak hemen ondoan ditudanez, eta eskubideak eta halako papaokeriekin etortzen ausartuko ez direnez Wink, hemen jarriko dut ikusgai.

esamoldeak

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ariketak esamolde horiekin

Maite (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Otsaila 24 - 21:34(e)an.

Aupa, Benito! Hiztegi hori erabili genuen gure lehenengo ariketa-sorta egiteko. Zenbat denbora eta zenbat gauza ordutik!!! ;-)

Hementxe ditugu:
http://www.euskaljakintza.com/ariketak/esamoldeak/

Ondo segi.

Eneko Gonzalez, hiztegiaren egilea

edorta lopez (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Otsaila 25 - 12:13(e)an.

Beharbada jende gutxik jakingo du bilduma horren atzean nor ibili zen. Bilduma txiki hori, Portugaleteko Xaribari-AEK euskaltegian ibilitako irakasle batek egin zuen; Eneko Gonzalez. Nire laguna denez aipatu nahi izan dut, kasu honetan ere konpartitzea eta egindako lana aitortzea bat etorri behar direlako. Jakin badakit, bere etxean horrelako askoz gehiago dituela eta ziur nago beste inorekin elkarlanean aritzeko prest egongo litzatekeela. Horra pilota, zeinek hartuko du?

Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz

eneko gonzalez (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 15 - 01:15(e)an.

Aupa, Eneko Gonzalez naiz, hemen aipatu den bildumatxoaren egilea, eta hogei bat hilabete geroxeago bada ere Edortari eskertu nahi diot nitaz gogoratu izana, eta berritu berak aipatu elkarlanerako eskaintza, ordutik honako esamolde-ehiza emankorra izan da eta.

Ondo ibili.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz

Sindikatu edukia