14
Ots
2009
22:19

The linguists dokumentala eta Ama-hizkuntzaren eguna

Zinemaz asko gabiltza azkenotan hemen. Gaur "The linguists" dokumentalaren berri izan dut. Ez da berri-berria, baina interesgarria ematen du.

Enric Serrak kontatzen digunez, datorren otsailaren 20an Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Unescok jardunaldi moduko bat antolatu du Parisen. Bertan galbidean dauden hizkuntzen atlasaren hirugarren edizioa aurkeztu, mahai inguru bat egin eta "The linguists" filmaren proiekzioarekin amaituiko da jardunaldia.

Filma Sundance-eko zinemaldian aurkeztu zen 2008an. Galbidean dauden hizkuntzak aztertu eta jasotzen dituzten bi hizkuntzalari ditu protagonista: David Harrison eta Greg Anderson, eta haiekin eramaten gaitu Siberia, Bolivia eta Indiara.

Hizkuntzalariok azken hiztunen berbak lortzeko egin behar dituzten ahaleginak erakusten dizkigu besteak beste, atzetik hizkuntzen (eta pertsonen) aniztasuna, kulturak, atxigarritasun linguistikoa...

Ez dakit filma non eta noiz ikus daitekeen. Webgune ofizialean DVDa dago salgai (300 dolar!!). Ea telebista-katearen bat animatzen den ekartzera, bestela Pebipe deunari erregutu beharko zaio Tongue out.

PD: hemen daukazue Harrisoen hitzaldi bat 40 hizkuntzatan azpititulatuta (euskaraz ez ere badago, baina animatzen bazarete zuzentzera edo osatzera).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for The linguists dokumentala eta Ama-hizkuntzaren eguna

Sindikatu edukia