25
Eka
2009
13:00

Dakienak ez dakienari

Euskararen hizkuntza eskakizuna duten medikuek euskara behar ez den lanpostuak aukeratzen dituzte. Eta era berean, hizkuntza eskakizuna eskatzen duten lanpostuak hizkuntz eskakizun hori ez duten langileek betetzen dituzte

— Rafael Bengoa (EJko Osasun eta konsumo sailburua)

Berriaren albiste honetan irakurri ditugu hitzok: Osakidetzan euskara meritu gisa hartu behar den berraztertu nahi du Bengoak

Hori horrela bada, bistan da zerbait ez dabilela ondo. Susmatzen dut hala ere hizkuntza eskakizunak ahultzeko aitzakia baino ez dela izango.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berraztertu beharra

Aitor (e)k bidalita 2009, Ekaina 26 - 08:24(e)an.

Martxoaren 1a baino lehen ere gauza bera pentsatzen nuen: Hizkuntza Eskakizunena berraztertu beharra dago.
Argi dago lanpostu publikoetan, neurri handi edo txikiagoan, euskararen ezagutza eta lanpostu hori euskaraz betetzeko gaitasuna exigiitu behar dela.
Baina Hizkuntza Eskakizunen egiaztapena al da biderik egokiena hau frogatzeko? Ezezkoan nago.

Eta honekin batera, egun antolatuta dauden bezala euskararen normalizazioari mesede beste kalte egiten diotela uste dut.

Konforme

benito (e)k bidalita 2009, Ekaina 26 - 19:29(e)an.

Bistan dago hhee-en eskakizuna ez dela nahikoa euskarazko zerbitzua ziurtatzeko. Bestelako estrategiak beharko dira akaso, baina gauza bat ere argi dago, pertsonak horretarako jarrera ere izan behar du, bezeroari bere hizkuntzan atenditzeko motibazioa eta errespetua. Profilak puntu gehiago ateratzeko eta lanpostua aukeratzeko baino ez badira erabiltzen ez gabiltza ondo, bistan da.

Hala ere, sasoi honetan horrelako baieztapenak norengandik eta noiz datozen ikusita, ez dut uste hori esan duenak guk atera dugun ondorio berdina atera nahi duenik.

Argi dago

Aitor (e)k bidalita 2009, Ekaina 27 - 12:38(e)an.

Argi dago azkenean diozuna, Benito.

Nik askotan ikusit dut HHEEna, sarri-sarri, "tramite" bat bezala erabili izan dela (eta erabiltzen dela)

Bide erosoa da langa bat jarri eta gainetik pasatzen ez denari bidea ixteko. Baina oso langa subjektiboa, zailegia kasu askotan edo zorrotzegia ebaluatua beste askotan; eta, gainera, bere funtzioa maiz betetzen ez duena; hau da, hiritar bat bere lana euskaraz betetzeko gai dela probatzea.

Hain zorrotz eta gogor aplikatua izan da (deialdi bakoitzean egiten den odolustea ikustea besterik ez dago -zelako aldea HABEren mailak egiaztatzeko azterketetan ematen diren emaitzekin!) ezen urteen poderioz hiritar askorengan nazka eta gorrotoa sortu dituen. Eta gaur egun, aldi berean eta zoritxar handiz, koartada bikaina eskaini die aldaketa zorrotzak egin asmo dituztenei.

Sasoi egokian, garaiz genbiltzala egin ez ziren aldaketa edo egokitzapen neurrizkoak ez egiteak ez ditzala ekarl neurriz kanpoko mozketa mingarriak!!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia