Ergatibokalakariak
2011, Maiatza 17 - 13:08 — benitoEuskalakariak
2011, Apirila 17 - 23:35 — benitoEuskalakariak gara munduan euskaraz bizi nahi dugulako eta mundua euskaraz bizi dugulako…
Horrela hasi da mezua eta horrela jarraitzen du.
Erruduntasuna?
2011, Apirila 15 - 16:03 — benitoHizkuntza aldatzearen kontua ez da gertatzen Katalunian. Han katalanez egiten duenak hala egiten du. Hemen euskaraz hasi eta gero erdarara pasatzen zarete. Ez dakit zergatik egiten duzuen hori, erruduntasun sentsazioa daukazuen edo zer. Edo uste duzue zaila dela guk euskara ulertzea eta guretzat hobeto delakoan erdaraz hasten zarete. Ez da hobeto zuek guri erdaraz egitea, horrela ez dugu ikasiko inoiz
Korrikaren bueltan, Donostian AEKn ari diren bi ikasle-euskalakariren esperientzia ekarri digute Argiakoek.
Nor dira AEK-ko ikasleak?
2011, Apirila 12 - 09:17 — benitoEgunotan Korrika17 Iparraldetik igaro dela, Erramun Baxok euskalduntze-alfabetatzeari begirada emateko berak eta Jean-Baptiste Coyosek egindako "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" ikerketa ekarri digu gogora.
Korrikaren jarraipena mapan
2011, Apirila 7 - 00:49 — benitoGaur hasiko den Korrika17ren jarraipena mapan egin ahal izango da. Trackr zerbitzua erabiliz uneoro non dabilen eta zer abiadatan dabilen erakutsiko digu mapak.
Korrika extrem
2011, Apirila 2 - 11:51 — benitoNafarroako Mapsa enpresako langileek ekimen berezia jarri dute martxan Korrikari begira, ahal denik eta kilometro gehien egitea. Errekorren Korrika izango da hau?
Gutxisolo Elkartea: 15 urte Trebiñu euskalduntzen
2011, Apirila 1 - 05:05 — benitoGutxisolo elkartea Trebiñun euskara ikasteko bideak sustatzen ibili da azken 15 urteotan. Korrikaren karietara erreportaia hau ekarri digute BerriaTBkoek.
Ezagutu Trebiñu
2011, Martxoa 28 - 19:26 — benitoTrebiñun hasiko da Korrika17 hemendik hamar egunera. Trebiñarrek gonbitea luzatu digute euren herria ezagutzeko, eurek egindako bideo honekin.
Zenbait gazte ausart
2011, Martxoa 26 - 16:18 — benitoKorrika17k Euskaltzaindia du omendua, eta aurreko edizioan bezala, honetan ere dokumentala egin da. Euskaltzaidiaren ingurumaritik hasita euskalgintzaren azken 40 urteen kronika antzeko bat dugu "Zenbait gazte ausart" dokumentalean.
Korrika + hitzokei
2011, Martxoa 26 - 15:57 — benitoTwitter-en txiolari euskaldunen artean jolas berria garu: korrika17 eta hitzokei etiketekin Korrikaren aldaerak. Besteak beste:
- KORRIHIKA: Arrapaladan egindako hitanoa
- KORROKA: Aupats eta korrokada artean arineketan egitea
- KOTORRIKA: Papagaio lasterketa herrikoia euskararen alde
- KORRICAR: Arineketan barik autoan egitea Korrikaren ibilbidea.