02
Ira
2009
08:18

Ikas-prozesua eta gizarte-prozesua

Pertsona bat beste hizkuntza bateko hiztun bilakatzeko ibilbidearen barnean ikas-prozesua eta gizarte-prozesua bereizten zituen Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak artikulu batean. Ikas-prozesuetan asko aurreratu dela zioen Martinez de Lunak, urrats eta mailen definizioa dela, ikas-materialak direla, gaitasun maila bakoitza lortzeko ordu kopuruak direla, etab. Gizarte-prozesuari dagokionez, berriz, oso zehaztasun gutxi dugula adierazten zuen. Gizarte-prozesua deitzen zion ikasle batek hizkuntza bat ikasteko, euskaltegi, ikastetxe edo beste edozein ikasketa gunetik kanpo nahitaezkoa duen prozesu osagarriari. Lagunartean dela, familian dela, lantokian dela... hizkuntza entzun eta hitz egiteko eremuak izateaz ari zen, ikasitakoa finkatu eta aberasten joateko; baina prozesu hori zehaztu gabe daukagula zioen, ez dakigula gizarte-prozesu horrek noiz hasi eta amaitu beharko lukeen, zenbat ordu eskatzen dituen, zein erritmo...

— Malores Etxeberria

Zilegi eskolen esperientzia azaldu digu Maloresek gipuzkoaeuskara.net-en: Zilegi eskolak.

Pentsatzeko moduko galdera datorkit: ikas-prozesu eta gizarte-prozesu horiek  horrela bereiztu beharko genituzke?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikas-prozesua eta gizarte-prozesua

gorkaazk (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Iraila 2 - 15:52(e)an.

"Euskara, ikasketa gunetik kanpo ateratzea"... Bai horixe!

Sare sozial birtual batzuk sorturik daude dagoeneko baina euskaldunak jarduera interesgarrien inguruan elkartzea, etorkizun hurbilean, ezinbesteko erronka da guztiontzat.

Bidea, espazio publikoak geureganatu ekintza erakargarriak euskaraz proposatuz...

Ikastea ere ez da soziala?

benito (e)k bidalita 2009, Iraila 4 - 10:41(e)an.

Ez dakit M. de Lunak bereziketa zer terminotan egin zuen, seguruenik ikuspegi soziolinguistikotik bereiztu zituen ikas-prozesua (ikasgu barrukoa) eta prozesu soziala ("kalea" deitzen den hori), baina batzuetan terminologia eta bereizketa horiekin zalantza etortzen zait.

Hizkuntza bat ikastea ez da berez prozesu soziala? Hau da, hiztunekiko elkarreragina, hizkuntzaren erabilera (zentzu zabal-zabalean), eta horren ondorioz datorren buru-lana eta proba-erantzuna prozesuetan ez da oinarritzen?

Euskara ikasleak hain zuzen ere, hizkuntza ikasteko baino ez bada ere, jardun soziala behar du, hizkuntza erabiltzen ikasiko badu, ez azterketak gaindintzen (eta honetarako ere beharko du).

Kontua da ikas-prozesua soziala izan dadin hizkuntza horren hiztunek sozializazio indarra eduki behar dutela, hau da, hizkuntza horrek erabilera "sozial" bat behar du, ikasleak bere prozesua non burutu eduki dezan.

Uste dut aipamen honen aurretik bota ditudan Fernando Trujilloren hitzek ematen digutela klabe bat.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ikas-prozesua eta gizarte-prozesua

Sindikatu edukia