15
Uzt
2009
18:08

Aprender eficazmente una lengua extranjera: ikastaroa

Lotura

EHUren Udako ikastaroen barruan gaur hasi da I.2 ikastaroa. Atzerriko hizkuntzak ikasteko bideak arintzeko eta eraginkortzeko estrategiak, ikuspegiak eta tresnak aztertzea dute xede.

Daniel Cassany da ikastaroaren izarra seguruenik, etzi arituko da Miramarren. Egitarauan (pdf, goiko lotura udako ikastaro guztien programarena da), berriz izenburu interesgarriko hitzaldi asko ditugu.

Gaur arratsaldean Radio Euskadiko Graffiti saioan elkarrizketa interesgarria egin diete Yolanda eta Leire Ruiz de Zarobe zuzendariei. Sarean jartzen badute, lotura ekarriko dut hona.

Eguneraketa: Elkarrizketaren audiorik ez dute ipini oraindik, baina Noticias de Gipuzkoan elkarrizketa egin diote Yolandari: "Es un mito que haya gente con un talento natural para aprender lenguas" (via Argia.com).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Aprender eficazmente una lengua extranjera: ikastaroa

Sindikatu edukia