18
Eka
2009
15:34

Kaketxe?

Lotura

Zer da "kaketxe"?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irudi kontuak

Jozulin (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Ekaina 25 - 22:18(e)an.

Irudi kontuak, bai. Gertatzen dena da erdaldunak engainatuko dituela Lopezek baina euskal hiztunak ez, eta euskara irakasleak badira are gutxiago. Tristea da baina iruditzen zait euskaraz ari direla erdaldunei begira, euskaldunak kontuan hartu gabe. Entzun diot nik erdaldun bati: -Pues yo le he oido a Madrazo en euskera, y muy bien, oye! Eta, klaro, bera erdalduna izanik ez zen konturatzen Madrazok Loquendok baino txarrago irakurtzen zuela...

Misterioa

benito (e)k bidalita 2009, Ekaina 20 - 00:13(e)an.

Dediooo! Hori zen misterio guztia. Ezizen hori okurritu ere egitea!

Gauza kritikagarrioagoak edo, behinik behin, zerbait esateko modukoak gehiago daude, jakina.Eta uste dut Jozulinen mezua (mezu honek erreferentzia egiten diona) azken batean ironia karga handi batekin hortik doala: politikariek euskara "erabili" egiten dute, zentzu estuan. Patxi Lopez eta koadrilak, gainera, lehengo egunean apuntatu zenuen bezala, hiztegia ere erabili nahi dute: "libertadea" vs. "askatasuna", "euskararen mapa" vs. "Euskal Herria", oboea vs. txistua... Irudi kontuak azken batean.

Kaketxe

Joxemari (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Ekaina 19 - 22:33(e)an.

Egiak egiari zor, eta gauza bat esaten den bezala, bestea ere esan behar da. Ditxosozko "kaketxe" hori López-i galdera bota zion internauta baten ezizena da, besterik gabe. Ez da bere uztako "neologismoa", beraz. Hori baino gauza kritikagarriagoak esaten ditu jaun honek, ordea.

aupa patxi!

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Ekaina 19 - 10:37(e)an.

Beste berbalagun bat daukagu! iupiiii, zeinek lagunduko dio mintzapraktika egiten?
Gaur entzun dut, Alberto Suriok ere euskara ikasiko duela, serio dio?. ikusiko dugu.
PSE-EEk gobernuan dagoenetik denak euskaldundu nahi ditu, eskerrik asko Paul Elizak!

Lopezek, Ibarretxek bezala,

Joxemari (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Ekaina 18 - 17:48(e)an.

Lopezek, Ibarretxek bezala, lehendakari hautatuko balute, euskara ikasiko zuela agindu zuen. Egin kontu azpian datzan tranpa maltzurrari: lehendakari ez balitz, ez luke euskara ikasiko? Zergatik ez du orain arte ikasi? Euskara ikasteko batek lehendakari behar ote du? Ez da nahikoa politikari izatea? Ez da nahikoa legebiltzarkide izatea? Ez da nahikoa EAEko lehen edo bigarren alderdi politikoaren buru izatea euskara ikasteko?
Hitz epelegiak darabiltzagu beti euskaraz ez dakiten edo hankamotz aritzen diren politikariekin. Herri honetan milaka lagunek euskara ikasteko berebiziko ahalegina egin dute, baita gurpil oneko euskara ikastera iritsi ere, irakasle, funtzionario edo bestelakoa izan; batzuek nahi izan dutelako, beste batzuek ogipidea atera beharrez behartuta. Baina lehendakariak edo EITB-ko buruak ez omen dute euskaraz zertan jakin. Lotsa sentitzen dut.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia