habe
Irakasleen formaziorako bideoen zerrenda HABEn
HABEk IFB deritzan bideo bildumaren zerrenda eguneratu eta pdf honetan jarri du sarean.
HABEren liburutegian daude, eta bertan eskatu behar dira. Dena dela, zorte apur batekin sarean aurkitu duzue baten bat.
HABEren zuzendariaren izendapenean irregulartasunak?
Inaki Uriberen izendapenean ez da bete beharreko bidea egin Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi duenez.
21.550.000
Euskaltegi pribatuentzako euroak dira horiek. 28.000 ikasle eta 1.200 langile kontatu dituzte.
...ta gitxi gastau (Hizpide 74)
Didaktikak dirua gastatzeko aukera gutxi ematen du
Hizpide 74 ailegatu zait gaur, azalean titular deigarria bada. Pello Esnal erretiratu berriari egin diote elkarrizketa hain zuzen ere, eta titular hori eman die. Edukietan, horrezaz gainera, unibertsitate ingurutik datorkigu Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea ikerketa, Mari Jose Lasheras, HABEko teknikariak Moodle-en wikia erabiltzeko proposamenak eman dizkigu beste artikulu batean, eta Leioako Udal Euskaltegiko Txelis Urainek foroak talde mistoetan (konbinatuak?) erabiltzeko iradokizunak ekarri ditu.
Kerman berria
Kerman euskara ikasle-praktikari ezaguna egin da Oihan Vega aktorearen aurpegian betaurrekoak jantzita, lehenengo denboraldia amaituta berriari ekin diote, eta aurpegi berriak hartuko ditu betaurrekoak eta zaplastekoak: Fernando Ruiz aktore donostiarrarenak hain zuzen ere. Aurpegi berria ikusi bideoetan eta eitb.com-en aurkitu dugu albistea, baita denboraldi berriaren promozio-bideoa ere.
Bideo berriak HABEren formazio sailetik
HABEkoek antolatzen dituzten ikastaro eta hitzaldi asko bideoan grabatu ohi dituzte. Editatu, jaso eta gero liburutegian jartzen dituzte eskuragai. Halaxe egin duten azken urte honetan batzuekin, eta 10 aletan bildu dituzte (pdf). IFB deitzen da bilduma (Irakasleen Formaziorako Bideo-saila).
Iñaki Uribe HABEko zuzendari berria
Zurrumurruak konfirmatu dira eta ofiziala da: Eugenio Mujikak HABEko zuzendaritza utzi eta Iñaki Uribe itzultzailea eta Villabonako zinegotzia da zuzendari berria.
Udal Euskaltegietan langile-murrizketak: salaketa
LAB sindikatuaren prentsa ohar hau aurkitu dugu sarean. Murrizketak direla eta Udal Euskaltegietan langileen murrizketa etorriko dela ohartarazi eta salatu dute.
Udal Euskaltegiak[1] Prentsa Oharra
Irakasleak kalera?
..en decisión hecha pública en rueda de prensa el pasado 10 de septiembre el Departamento rompe de manera unilateral el acuerdo HABE-EUDEL. Es decir: nos proponen despedir a 59 profesores de los Euskaltegis Municipales.
Jokin Bildarratz, EUDELeko presidenteak prentsaurrekoa edo topaketa informatiboa egin du gaur. EUDEL eta Jaularitzaren artean tirabirak daudela eta Udal Euskaltegien finantziazioa eta egoeraz kezka hauek azaldu ditu, besteak beste.
Encuentro Informativo (Jokin Bildarratz)
Zurrumurrua: HABEn zuzendari berria
Zurrumurrua dabil inguruan Eugenio Mujikak kargua utzi duela (edo kendu dutela) eta aste honetan berton zuzendari berria jarriko dela.
Euskaltegira? Bai horixe! HABEren kanpaina
Kerman pertsonaia ezaguna egin da dagoeneko, eta bera erabili dute aurten HABEkoek jendea euskaltegira erakartzeko.
Informazio gehiago Ikasbilen: Zabalik dago euskaltegietan izena emateko epea.
Erroko erronkak
HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak dituzte aurrera begira ere: finantziazio sistema hobetu, curriculuma osatu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia berriak irakaskuntzan txertatu, komunikabideekin elkarlana areagotu, eta irakaskuntza prozesua ebaluatzea, besteak beste.
Geroak erranen....
Helduen Euskalduntzearen 2010-2011 ikasturtea inauguratu du Eusko Jaurlaritzak (erabili.com)
Sustatu nahi ditugu....
Sustatu nahi ditugu, batez ere, irakasleak, nork bere ikasgelan ikertzaile-jarrera hartzera.(...). Egindakoa behatu, hartaz gogoeta egin, lankideekin partekatu hausnarketa hori eta adostuaren arabera irakatsi... Horra hor aurrera egiteko modu bat. Izan ere, gehiago ikasten da norberak egindako akatsetatik bestek egindakoetatik baino.
Azkenengo Hizpiden (73) argitaratu duen "Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den" artikulutik jasota (43. orr.).
Hizpide 73: ale berria
Hizpide didaktika aldizkariaren 73. zenbakia agertu da uda honetan (nik mahai gainean topatu dut, ez dakit noiztik dagoen hemen). Hiru artikulu:
- Josu Perales HABEko teknikariaren "Gaitasun estrategiakoa, gaia zertan den"
- Amaia eta Xabier Arauzoren "Tokiko hizkera bizirik dagoen herri baten errealitateaz"
- eta AEK-ko Aitor Ogizaren "Hamar galdera 4. mailako irakasleari"
Habe: 2010-11 ikasturteko hasiera ekitaldia
HABEk, azken urteotan ohi duen legez, hasiera ekitaldia egingo du 2010-11 honetarako ere, aurten Gasteizen izango da eta hizlari gonbidatua Ernesto Martin Peris irakaslea.
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
Azken iruzkinak