11
Mar
2011
13:31

Euskararen zailtasunaz

Bere erraztasun eta zailtasunak ditu euskarak, hizkuntza guztiek bezala. Haratago joanda, badira zailtasunak hizkuntzan bertan baino gehiago, ikaslearen psikologian (hiztun komunitatearekiko distantzia, hizkuntzaren erabilgarritasuna, etab.) egon daitezkela dioten ikerketak. Honek osoki azalduko luke neska edo mutilagun atzerritarra duen hark zeinen bizkor ikasten duen maitalearen hizkuntza!

— Erramun Turutarena

Sustatun agertu da gaur euskararen ustezko zailtasunari tamaina hartu nahi dion artikulua: Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?

Aditza zailtasunaren arrazoi nagusia delakoan, adizkien maiztasunaren analisi txiki bat eginda aditz forma gutxi erabiliz ondo molda gaitezkeela ondorioztatu du Turutarenak.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskararen zailtasunaz

Sindikatu edukia