internet

Udaltop bloga martxan

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egun bat mendian "in plain basque"

Ortuella BHIko ikasle-irakasleek klasera ekarri dute Commoncraft estiloa.

Via: Tres Tizas.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasgelan blogak egiteko tridekalogoa euskaraz

Berta Martinezen blogean ikasgelan blogekin hasteko hamahiru aholkuko tridekalogoa aurkitu dugu. Gaztelaniaz sortutako dokumentua euskaratu dute Bertak, Irene Gonzalezek eta Jasone Aldekoak.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sarean irakurtzen trebatzeko aktibitateak

Felipe Zayasek sareko testuekin ohitu eta haiek irakurtzen trebatzeko aktibiate zerrenda bat egin du. Geurera ekartzeko ideia politak izan daitezkeela begitandu zait.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zelan daki ba?

Me pregunto cómo saben los castellanoparlantes monolingües locales que “no hay nada que dañe más a una lengua que aislarla en nichos.”

— Luistxo Fernandez

Eztabaida honetako iruzkina: Twitter y política lingüística

Antzeko galdera egiten dut nik neuk ere azkenotan batzuen baieztapenak entzunda.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aizu! aldizkariaren webgunea berriztuta

Tarte batean desagertuta egon ostean berriro agertu da Aizu! aldizkariaren webgunea. Paperezko aldizkariaren edukiak orain sarean diseinu berriareki irakurtzeko parada izango dugu.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara sarean

GipuzkoaTV kateak euskara ikasten Internetek zelan lagundu dezakeen azaltzen duen saiotxo hau jarri du sarean. Tresna batzuk aurkezten dizkigu hain zuzen ere.

Euskaraz eta gaztelaniaz daukagu. Klasean Interneten zer daukagun azaldu edo aurkeztu nahi badugu oso lagungarria izan daiteke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzokeiren biltegia

Aspaldian aipatu genuen hemen #hitzokei ekimena, Twitter-en hiztegi eroa sortzen joateko proposamena. Arrakasta izan du Twitter-en, baina han sarrerak topatzea eta biltzea ez da erraza izaten.

Duela aste batzuk Mikel Iturbek wiki batean biltzen eta ordenatzen hasi zen. Wikira lantzean behin bildu eta "eskuz" ekarri behar da hala ere, eta lan hori automatikoki egiteko modua aurkitzea komeni zen. Julen Ruiz Aizpuruk egin du eta hortxe daukagu orain hitzokei-ren biltegi automatikoa.

Euskara ikasleei gustatuko zaiela esango nuke, askok inoiz halako jolasak egin dituztela ere bai. Jolasa hizkuntza ikasteko bide ona izaten da, ezta?

Via: Sustatu.

PD: Sustatu, A-Sustatu... hitzokeirako definizioren bat okurrituko zait/zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaurko hitzak urtebete

Maite Goñik kudeatzen duen hiztegi-blogak 395 sarrera ditu dagoeneko "opor" hitza aipatu gabe. Eta hemendik aurrera bideoa ere aurkituko dugu han.

Han gaurko hitza "ahutzeko" izan da, baina sarean gehien ibiliko dena "zorionak" seguruenik. Aupa tu!
Wink

Gaurko Hitzak urte bat bete du gaur! (IKTeroak)

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azkue fundazioa

Gaur Iñaki Muruaren bidez heldu zaigu Azkue Fundazioaren berri. Proiektua datorren azaroaren 4an aurkeztuko da. Asmoa euskara sarera eta teknologiaren modernitatera ekartzea dela dirudi. Egitasmo asko  bateko (Xuxen bizkaieraz adibidez), eta  Twitter, Flickr, Youtube... besteko. Web2.0 ikuspegia eman nahi izan zaiola dirudi. Hemen duzue Youtuben aurkitu dugun bideo hau adibidez:

Bitxikeria pare bat, JClic software-a JKlik bihurtu digute, eta blogrollean zer eta Karrajua aurkitu dugu.

Datorren azaroaren 4an informazio gehiago izango dugu beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez