habe

18
Ira
2012
22:26

Gramatika bai, gramatika ez

En las clases en que predomina el enfoque formal se consume mucho tiempo en presentaciones de reglas y paradigmas y en la práctica formal de unas y otros.

En las clases en que predomina el enfoque comunicativo estricto apenas hay espacio para lo gramatical: toda la atención se presta al contenido y la comunicación.

— Lourdes Miquel

Lehengo ostiralean egin zuen HABEk ikasturtearen inauguruazio akademikoa. Oraingoan Lourdes Miquel irakasle katalana ekarri zuten eta gramatikaren paperaz jardun zuen.

Haren hitzaldiaren laburpena (diapositibak hobeto esanda) pdf baten jarri dute Ikasbilen. Hitzaldiaren hasiera bide pasarte batean dago. Hitzaldi osoa ikusi nahi duenak DVDa eskatu beharko du HABEren liburutegian. (Ordua da bideoen asunto hori apur bat modernizatzeko, ezta?)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ira
2012
16:26

19,7 milioi

Hori da Eusko Jaurlaritzak euskaltegi eta enparauei aurten agindu dien diru-kopurua. Euskaltegiei, "norberak bere kasa ikasteko ikastaroetarako", barnetegietarko eta abar.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ira
2012
16:16

Autoikaskuntzari agur

HABEk dirulaguntza emateko irizpideen dantzan itota hil da Santurtziko Udal Euskaltegiko autoikaskuntza proiektua, eta hala kontatu du Abel Camachok bere blogean.

3.6
Batez bestekoa: 3.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ira
2012
22:32

Kanpainak: HABE

Krisiak zer ekarriko eta -gehien bat- zer ez ekarriko gabiltza. Baina trankil iraileko matrikulazio kanpainak inoiz baino arma eraginkorragoak izango ditugu aurtengoan. Baietz!

HABErenarekin hasi gara. "Nik ere nahi dut".

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Api
2012
19:20

Plan estrategikoa eta kronikak

HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan.

— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

HABEren Zuzendaritza Batzordea (bai, jende hau guztia) batu da gaur. HABEk zuzendaritza batzordea duela jakin duenarentzat ere zaila izan da orain arte hura batzen zenik jakitea, gaur berriz txoritxoak esan digu.

Eta txoritxoaren ostean Lurdes Auzmendik bilera horren laburpen-kronika bota du bere blogean.

Gauza berri gutxi kronika horretan, Gobernuaren deskargua iruditu zait batzuetan. Eztabaidarik ez da aipatu laburpen horretan, baina berriro agertu da HABEren zorioneko plan estrategikoaren aipamenik.

Tira, agian egun baten Twitter-en bidez emango digute han eta hemen aipatzen ari diren  plan estrategiko horren helbidearen berri, Pdf reglamentarioa izan arren.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2012
18:58

HABEren plan estrategikoaren lorratzen atzetik

HABEren plan estrategikoa egin zenean argi eta garbi ikusi zen euskaltegiei eskumen gehiago emateko beharra.

— Lurdes Auzmendi

Lehengo albistea erdaraz jaso genuen hedabide batean, eta orain Lurdes Auzmendik bere blogean azaldu dizkigu euskaraz aurtengo azterketen nondik norakoak.

Azalpen ona, eta bitartean, erdian berriro HABEren plan estrategikoaren aipamen bat, han eta hemen agertzen dira haren zantzuak eta lorratzak, agian egun batean manifestatuko zaigu osorik nonbait.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2012
18:37

Dekretua agertu da

Gaur, apirilak 16 agertu da apilaren 3ko dekretua BOPVn,  bai ikasketak euskaraz egiteagatik euskara agiri batzuk homologatuko dituen zorioneko dekretu hori.

Hemen duzue pdf reglamentarioa.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mar
2012
12:36

HABEko zuzendariari elkarrizketa: "HABE fosilizatuta bezala zegoen"

Iñaki Uribe HABEko zuzendariari elkarrizketa egin diote Argiakoek. HABEren plan estrategikoa abiapuntu helduen euskalduntzea hemendik aurrera nondik nora joango den jardun du. Besteak beste:

  • Ikasle gutxiago, %30eko jaitsiera hori. Eskolak euskalduntzen du eta horrez gain tituluen homologazioak eragina izango du.
  • Ikasle gutxiago eta ordu gutxiago ere bai. Jendeak ez du ikastaro trinko-luzerik nahi.
  • Ikasleak gero eta zaharrago, eta horiek euskalduntzea merezi ote duen-edo.
  • Langabezian dauden gazteak xede-talde nagusia omen.
  • Erabilera, mintza-praktika, barnetegiak... euskaltegiek landu beharreko esparruak.
3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mar
2012
11:27

Euskaltegi sare batzuk mailako probak direla eta

Euskaltegi homologatu batzuetako ordezkariek idazkia zabaldu dute, hor HABEren mailak egiaztatzeko proben 2012ko ebazpenaz eta ikasleentzako diru-laguntzen murrizketaz. euren iritzia eta kezkak plazaratu dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Mar
2012
22:06

Ez dago, ez

2012 urtearen barruan ez da egongo diru laguntza deialdirik, Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuetan ez baita horrelakorik jasotzen.

2013an HABEk diru laguntza deialdi hauek berreskuratzeko ahalegina egingo du.

2012an HABEren maila gainditzen duten ikasleek aurtengoari dagokion laguntza eskatzeko aukera izan dezaten aztertuko da 2013ko aurrekontuetan

— HABE

@josemarilasak ohartarazi du gaur arrastian Twitter-en. Azterketak gora eta azterketak behera gabiltza HABEren azken ebazpena dela eta, eta txikikeria honi ez diogu garrantzirik eman. Aurten EAEko euskaltegietan euskara ikasten dutenek ez dute dirulaguntzarik edukiko.

Hala da.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Mar
2012
12:37

HABEren liburutegia: hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko gidak

Hizkuntzak ikasten eta irakasten ari direnentzat HABEk bere liburutegiko edukietatik aukeratzeko gomendioekin gida batzuk egin ditu. Hauek lehenengo hirurak dirudienez:

Mundua bete hitz (pdf) Elkarrizketa-giden katalogo bat zure esku. Oinarrizko hiztegia zenbait hizkuntzatan munduan hara eta hona ibiltzeko.

Frantsesa ikasi / frantsesa irakatsi (pdf) Frantsesa ikasi eta irakasteko metodoak, irakurgaiak eta filmak eskaintzen dizkizun gida.

Filmak: zenbait hizkuntzatan ikusteko (pdf) Ingelesez, frantsesez, turkieraz, alemanez, euskaraz, katalanez... eta beste hizkuntza askotan ikus daitezkeen filmen katalogoa.

Edukien "kurazioaz" berba egiten den sasoi honetan inoiz pentsatu dut liburutegi edo bibliografia analogikoetan izaten dela inon baino beharrezkoagoa "kurazio" hori, estimatzekoak dira horrelako gidak beraz.

Eta kuraziorako ideiak ematen hasita,...

  • Euskara ikas-irakasteko dauden eta egon diren materialen gida bat: sasoia, ildo metodologikoa, formatua, maila...
  • Euskara irakasleentzat didaktika eta pedagogian murgiltzen hasteko gomendioak. Jenero asko dago liburutegian horretaz, eta esango nuke apur bat desesperantea izan daitekeela interesa duenarentzat hor nondik hasi asmatzea.
0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2012
12:41

HABE: aurtengo proben ebazpena argitaratuta

Atzo argitaratu zen EAEko buletin ofizialean aurtengo probak arautuko dituen ebazpena (pdf).

Hainbat zurrumurru eta filtrazio ibili dira azkenotan eta berandutxo dator ebazpen hau, bi asteko epea baitago probetara aurkeztu ahal izateko ikasleen maila euskaltegian egiaztatzeko. Bestalde, lehendik bala-bala ibili den bezala, ebazpenak konfirmatu du entzumena eta irakurmenaren proben emaitzak euskaltegian emandakoak izango direla eta proban ez direla trebetasun horiek neurtuko.

* Goian jarri dudan lotura HABEren webgunekoa da, honen berri ematen duen albistea hain zuzen ere, baina neuri behintzat zuri agertzen zait nabigatzailean.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2012
00:21

Ulermena eta irakurmena euskaltegian zertifikatuko dira aurten

Bala-bala ibili da kontua azken asteotan -sugetzar baten antzera esango nuke-  eta konfirmatu ez baina albistea hedabideetan agertzen hasi dela dirudi.

HABEren mailakako probetan euskaltegiek "protagonismo" handiagoa hartuko bide dute, eta entzutezkoaren ulermenaren eta irakurmenaren maila euskaltegiek eurek zertifikatuko dute eta proba ofizialetik kenduko dira proba horiek. Martxoaren erdi alderako zertifikatu beharko dira maila horiek Noticias de Alavak dioenaren arabera.

Ebazpena ez da agertu oraindik buletin ofizialean, eta HABEk berak ere ez du honen berririk eman.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2012
11:34

Hizpide 78

HABEk iragarri duenez Hizpide aldizkariaren 78.a kalean da dagoeneko. Edukien artean HABEren egiaztatze probak, Europako markoan sakontzeko modulua eta mintzamena lantzeko ariketak besteak beste.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ots
2012
17:09

Gramatikatik gramatikamenera

HABEren itzulpen sailean liburu berria daukagu. Diane Larsen-Freeman-en “Hizkuntza irakastea gramatikatik gramatikamera”. "Gramatikamena" (grammaring jatorrizkoan) kontzeptua aurkeztu eta azaltzen du gramatikaren lanketaren korapilo batzuk askatu nahian.

via:

Bai, HABE ere Twitter-en dago.

 

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia