urteurrena
Arturo Kanpion euskaltegiak 40 urte
Batzuek euskaltegi bat zer den Patxi Lopezek ikasteko behar dituen dirutzen berri izan arte jakin ez duten arren, euskaltegiak ez dira atzo goizekoak, ez. 40 urte Iruñeko Arturo Kanpionek adibidez.
Euskaltzaindiak 90 urte
Hari begira beti, eta urtebetetze eguna ezin ahaztuta utzi.
Zorionak beraz oso, urgazle eta enparauoi.
HABEren jaia:
Iraiak grabatu du beste kronika hau. Posdata saioa da, ezta?
Ummm, ezagunen bat ikusi dut hor saltsaren erdian.....
HABEko zuzendaria Euskadi Irratiko faktorian
Joseba Erkizia "Faktoria" saioan egon da.
HABE 25: ekitaldi ofiziala bihar
Ikasbilen orain agertu da biharko ekitaldiaren albistea. Kursaalen arratsaldeko 19.30etatik aurrera.
Aperitifa ikasle-irakasleekin
Euskadi Irratiaren saio berezia gaur eguerdian: 12etatik 13etara. Zigortuta nago ordu horretan, baina entzuten saiatuko naiz. Ea Euskadi Irratikoek ipintzen diguten podcast-ean.
HABE: 25 urteurrenaren logoa-leloa
Honez gero jakingo duzue laster datozela HABEren 25 urteurrenaren ospakizunak.Ikasbilen eta HABEren webgunean logo hau aurkitu dugu, eta barruan "Nik bai, eta guk, zuek, haiek" irakurtzen da.
Berrikuntzak Elebilan
Urtebetetxo bete du Elebilak eta hazi egin da, potxolo-potxolo. Zorionak!
HABEren 25. urteurrenaren txupinazoa?
HABEk 25 urte egin du. Jakin dugu aurten ospakizunak izango zirela, baina egia esanda, orain arte ezer gutxi ailegatu zaigu.
Txupinazoa Euskadi Irratian egingo dela dirudi. "Aperitifa" saioan hain zuzen ere.
Aperitifa-aperitifa egongo da?
Mastitxuk 25 urte
Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiak 25 urte egingo ditu aurten. Txelisen bidez jakin dugu ospatzeko kontzertua egingo dute maiatzaren 30ean, kontertzuko musikariak erabakitzeko bozketa antolatu dute webgunean eta iPoda zozketatuko dute erantzuten dutenen artean.
Zorionak bada Mastitxukoei.
Azken iruzkinak