28
Urr
2008
16:12

HABEren 25. urteurrenaren txupinazoa?

Lotura

HABEk 25 urte egin du. Jakin dugu aurten ospakizunak izango zirela, baina egia esanda, orain arte ezer gutxi ailegatu zaigu.

Txupinazoa Euskadi Irratian egingo dela dirudi. "Aperitifa" saioan hain zuzen ere.

Aperitifa-aperitifa egongo da?

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Urteurrena eta jardunaldia

benito (e)k bidalita 2008, Urria 29 - 16:13(e)an.

Batzorde akademikoan ere eman zitzaigun honen inguruko informazioa azken bileran, uda aurretik, martxoan hain zuzen ere.

Ospakizunekin batera mintegi edo jardunaldi moduko zerbait ere egingo zela, orain arteko ibilibideaz hausnartzea eta irakaslearen lana eta meritua publikoan aitortzeko asmoa zegoela eta abar. Azaroan zegoen programatuta hori guztia.

Dena dela urria etzi amaituko da eta oraindik honen gainean informaziorik ikusi ez, eta  atzeratu edo aldatu ote den jarri naiz. Laster batean informazio gehiago etorriko da-edo.

Eskerrik asko, Aitor

benito (e)k bidalita 2008, Urria 29 - 14:17(e)an.

Inormazioa zuzen-zuzenean eta zehatz.

Daudakadan informazioa

Aitor (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Urria 29 - 13:02(e)an.

Urriaren 9an bilera informatibo batean parte hartu nuen, HABEren Zuzendaritza Batzordean Bizkaiko udal euskaltegietako ordezkari naizen aldetik, HEAko gainontzeko beste sektoreetako ordezkariekin batera (AEK, IKA, Elkarlan...)
Jarraian datozen lerroak Bizkaiko udal Euskaltegientzat prestatu nuen informazio-orritik hartutakoak dira:

" Urteurren hau ospatzeko egingo diren ekitaldien berri eman zigun Joseba Erkiziak. Bi aurreikusten dira:

1. Lehenengoa, AZAROAREN 11n, kutsu instituzionala izango duen ekitaldia, Donostiako Kursaalen ospatuko da, iluntzeko 7etan.Juan Jose Ibarretxe lehendakaria bertaratuko da eta hiru atal nagusi izango ditu.
- Lehenengoa, instituzionalena (diskurtsoak e.a.);
- Bigarrena, ludiko edo ikusgarriena. Unai Elorriagak beren-beregi prestatzen ari den testu batean oinarritutako antzezlan baten modukoa antzeztuko da.
- Hirugarrenean, omenaldi bat egingo zaie Helduen Euskalduntze Alfabetatzean 25 urte edo gehiago lanean diharduten guztiei. Honen inguruan, HABEtik zirkularra jasoko dugu beraiek dituzten datuak kontrastatu eta osatzeko. Ildo honetatik, aurrerantzean ikasturte bakoitzeko irekiera-ekitaldiarekin batera omenduko dira urtez urte data sinboliko honetara ailegatzen diren/garen profesionalak.

Bileran komentatu zenez, data eta ordua ez dira oso egokiak langileok ekitaldian parte har dezagun. Mahai gainean geratu zen arazoa. Ezin da zehaztu HABEk ezer egingo duen eragozpenari aurre egiteko (egun ez-lektiboa deklaratu ...)

2. Bigarrena, printzipioz, azaroaren 28an izango da. "Printzipioz" diogu, ez baita gaur-gaurkoz erabat finkoa. Sektoreko eragileei egongo da zuzendua eta mintegi-jardunaldi formatua izango du, gogoeta, hausnarketa eta iritzi-trukaketara zuzendua."

Ez horregatik.

Bai, hala da.

benito (e)k bidalita 2008, Urria 28 - 18:05(e)an.

81ean sortu eta HABESEA 83an. HABESEA hartu dute abiapuntu nonbait. Dena dela, gauza gehiago egingo zirela eta urtea amaitzeko hilabete pare batera ez da gauza handirik zabaldu.

25 urte?

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Urria 28 - 17:04(e)an.

Nik dakidala, eta gogoratzen dudala, HABE 1981ean sortu zen: Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Hondarribian zituen euskaltegiak. Hurrengo urtean etorri ziren lehenengo udal-euskaltegiak (horietako batzuek ospatuak dituzte 25 urteak). Egia da HABESEA 1983an jarri zuela indarrean Legebiltzarrak baina HABE abian zen lehenago ere, ezta?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for HABEren 25. urteurrenaren txupinazoa?

Sindikatu edukia