mikroikaskuntza

16
Mar
2009
12:08

Ikasteko karaokea

Kataluniako Universitat Obertak (UOC) ikaskuntza proiektu irekia dabil garatzen: Open Courseware. Bere ikastaro eta ikasgaietako materialak eta baliabideak eskuragai jarri nahi ditu sarean, horrez gain materialok automatikoki sortzeko software-a ere garatzen dabil, Myway proiektuan.

Formatu bereziak ere garatu dituzte, eta hasiera batean deigarriena Karaoke bataiatu dutena da. Ez zaio ikasleari lezioa kantatuko (edo kantaraziko), ez. Funtsean aurkezpen moduko bat da, diapositibak pasatzen dira eta bitartean ahots automatizatu batek irakurtzen dizkigu hango pasarteak, bitartean irakurtzen ari diren testuak nabarmendu egiten dira pantailan.

Gailu mugikorretan (Ipod, mp4ak, sakelakoak...) erabiltzeko diseinatu dira, gero eta hedatuagoa den mp4 formatuan, etxetik lanerako edo lanetik etxerako bidaia urbanoetako tarteak aprobetxatzeko. Ikastaro honetan dituzue adibide batzuk.

Automatizazioa azken muturrera eramanda nonbait. Teknofoboei biraorik gordinena iruditu zaie seguruenik, baina ezin ukatu une, gune eta baliabide batzuk (ere) erabiltzeko ideien iturria zabaldu dezaketela honako ekimenek.

Via Octeto eta Alvaro Gregori.

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia