m-learning

08
Urr
2011
23:59

"Euskeraz ikasi" aplikazioa

Market eta Store desberdinetan saltseatzen "Euskeraz ikasi" izeneko aplikazio hau aurkitu dut. Iker Etxebarria garatzaileak sortu du doako aplikazio hau, funtsean hiztegia, zuzentzaile ortografikoa eta hiztegi-ariketen bilduma da, interfazea gaztelaniaz da, eta esango nuke zer hobetu asko dituela, ikuspegi didaktikotik zein teknikotik.

Edonola ere, euskara ikasten laguntzeko gailu mugikorretan erabiltzeko lehenengo "aplikazioa" dela uste dut, eta hala bada aipamena merezi du behintzat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2009
12:08

Ikasteko karaokea

Kataluniako Universitat Obertak (UOC) ikaskuntza proiektu irekia dabil garatzen: Open Courseware. Bere ikastaro eta ikasgaietako materialak eta baliabideak eskuragai jarri nahi ditu sarean, horrez gain materialok automatikoki sortzeko software-a ere garatzen dabil, Myway proiektuan.

Formatu bereziak ere garatu dituzte, eta hasiera batean deigarriena Karaoke bataiatu dutena da. Ez zaio ikasleari lezioa kantatuko (edo kantaraziko), ez. Funtsean aurkezpen moduko bat da, diapositibak pasatzen dira eta bitartean ahots automatizatu batek irakurtzen dizkigu hango pasarteak, bitartean irakurtzen ari diren testuak nabarmendu egiten dira pantailan.

Gailu mugikorretan (Ipod, mp4ak, sakelakoak...) erabiltzeko diseinatu dira, gero eta hedatuagoa den mp4 formatuan, etxetik lanerako edo lanetik etxerako bidaia urbanoetako tarteak aprobetxatzeko. Ikastaro honetan dituzue adibide batzuk.

Automatizazioa azken muturrera eramanda nonbait. Teknofoboei biraorik gordinena iruditu zaie seguruenik, baina ezin ukatu une, gune eta baliabide batzuk (ere) erabiltzeko ideien iturria zabaldu dezaketela honako ekimenek.

Via Octeto eta Alvaro Gregori.

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Mai
2008
20:46

Euskara hiztegia sakelako telefonoan

Donostiako Euskara Patronatoaren ekimena. Sustatun jasoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia