irakasleak

Galderak blogean mesedez

Zaldieroa 2.0

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izua

Cuando a prodesora te obliga a "pensar en euskera, serntir el euskera, soñar con el euskera, ser el euskera" puedes tener miedo

Más cuando te dice "No penseis en el euskera como si fuese el castellano! si lo haceis, ireis directos al infierno!!!"

si... tengo miedo de volver a clase

Blog honetan irakurria

Euskera izeneko sarrera bat aurkitu dut blog honetan. Gaztelaniaz idatzitako testu hori japonierazko itssaso batean. Euskara, gaztelania, izua, infernua.... Harrigarria bai.

Zaila egiten zait hitzok testuinguruan kokatzea, WTF batetik harago behintzat.

Hona jo beharko dugu akaso.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola erabiltzen da teknologia?

¿Cómo pueden los educadores aplicar [cualquier herramienta] en su enseñanza? Es muy simple: hacerlo. Con la tecnología, cada maestro es un investigador que debe encontrar sus propias respuestas.

— George Siemens

George Siemens-ek argitaratu du Questions I’m no Longer Asking izeneko mezua. David Alvarezek ekarri digu gaztelaniazko bertsioa: Cuestiones que ya no nos interesan…

Via Jolaus.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Maria Luisa Laka irakasleari "Lan Onari" saria

Eusko Jaurlaitzak ematen dituen "Lan Onari" goraipuetako bat aurten Maria Luisa Laka euskaltegiko irakaslearentzat izan da. Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiaren fundatzaileetako bat izan zen eta bertan dihardu gaur egun..

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kermanen irudiaz

Ez naiz betaurrekoez, lepokoez eta hizketa moduez ari. Hau ez da haien aurkako apologia. Baina horiek dira ikasten ari direna eta irakaslea desberdintzen dutenak. Euskara ikasleak era batekoak eta euskara etxean jaso dugunak bestelakoak bihurtzen gaituztenak. Eta ikuspegia eta mezua ez dira zuzenak. Ez telebistarako, ez kalerako. Euskal hiztunak euskara bezain anitzak baikara. Euskararen mundura hurbiltzen ari diren horiek bezainbeste. Telebistan, ikasgelan eta kalean, hizkuntza baitugu ikasgai; ez bakoitzaren itxura

— Jokin Labaien

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hasi gara arazoekin!!!


Irakurketa asko eduki ditzake Zaldieroren bineta honek, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahiz eta mila aldiz jarri

Gaur sorte daukagu telebistako saio bat jarriko dut-eta, baina beti bezala ez da ezer entzuten edo oso gaizki entzuten da. Berdin dio, “total, ez dut ezer ulertuko nahiz eta audioa ona izan” pentsatzen du. Saioa bukatutakoan, “zer moduz ulertu duzue” galdetzen du irakasleak eta “beno…” erantzunak jasotzen ditu. Saioari buruzko galderak egin ondoren berriro jartzen du ea zerbait gehiago harrapatzen duten… ezer ez. “Nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dugu” pentsatzen dute irakasleek; “nahiz eta mila aldiz jarri, gauza bera ulertuko dute” pentsatzen du irakasleak.

— Ikasle arrunt bat

Hernaniue blogean (Hernaniko Udal Euskaltegia?) irakurri dugu Ikasle arrunt baten kronika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasleen formaziorako bideoen zerrenda HABEn

HABEk IFB deritzan bideo bildumaren zerrenda eguneratu eta pdf honetan jarri du sarean.

HABEren liburutegian daude, eta bertan eskatu behar dira. Dena dela, zorte apur batekin sarean aurkitu duzue baten bat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-irakaslea naiz eta

Y tengo que conseguir que este señor a) no se encuentre incómodo, b) que resista sin inmutarse las diez horas de clase a la semana y c) que HABLE. Como sea y de lo que sea, pero tiene que hablar. De su último ataque de insomnio, de la mala suerte que ha tenido con los hombres su hermana favorita o de la almorrana sangrienta que sufre en silencio. Todo esto, claro, sin saber las palabras “furcia”, “almorrana sangrante” o “sinapsis del milenarismo postkantiano”.

— La Frikitiva

@ainhoaeus-ek bidali dit lotura, ELE (gaztelania) irakasle baten bizimoduaren deskribapen komiko-satiriko-garratza, barrez irakurri baina negarrez pentsatzen dituzun gauza horietaz.

Euskara irakaslearen bertsioa ez da hortik urrun egongo, ezta?

Sou profesor de ELE (La Frikitiva)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eta zergatik ez?

Euskal Herritik kanpo euskara irakasten dutenei egin die omenaldia aurtengo Nafarroa Oinezek, haien artean Madrileko Unibertsitate Complutensen irakasten duen Carlos Cid. Atarrabian hitzaldia eman zuten omenduek eta Paz de Ziganda ikastolaren blogean zein Oinezen Youtubeko kanalean ditugu hainbat hitz.

Radio Euskadin egin diote elkarrizketa Cidi gaur goizean gainera, Más que palabras saioan, eta euskararen ustezko zailtasunak gauza interesgarriak esan ditu. Ez dut elkarrizketa aurkitu podcastean, baina Noticias de Gipuzkoan maiatzean egin zioten elkarrizketa hau irakur daiteke bestela.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez