irakasleak

Lan-giroa

...lan-giro egoki eta lasai batean lan egiten duen profesionalak formazio-maila altuagoa izaten du, lantaldeko kideekin ezagutzak trukatzen baititu, eta, horrela, aberasgarriagoa gertatzen da eguneroko lana.

— Idoia Goñi

Burn out: irakaslearen ajeak (Hizpide 72. 44. orr.)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Geure horiengandik ikasi

Ikasleen kasuan bezala, irakasleok ere aiseago ikasiko dugu geure kideengandik, eta beraz, komenigarria baino areago, ezinbestekoa dela esango nuke geure horiengandik ikasten saiatzea. Esperientziak partekatu egin behar dira.

— Maite Lekuona

Azkenengo Hizpide 71n Maite Lekuonak idatzi du artikulua: Izan zirelako gara, izan garelako izango dira. 25 urteko ibilbidean egindakoak eta hemendik aurrera egitekoak zeintzuk diren gogoeta egin digu bertan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Etxeandia San Frantziskoko gau-eskolako irakaslea hil da

Etxeandia preso ohi bilbotarrak aken urteotan San Frantziskoko gau-eskolako proiektuan kolaboratzaile eta irakasle modura jardun du lanean.

Bakean bego.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ez artea, ez bokazioa

Enseñar no es un arte, si con esa expresión te refieres a un proceso creativo basado en la intuición. Tampoco creo que enseñar sea una vocación - ¿dejarás de enseñar si pierdes la fe? - si por vocación entiendes una actividad que te atrae de manera irracional.

— Fernando Trujillo

Horrela hasten da De estranjiseko mezu hau: Enseñar no es un arte: prácticas eficaces

Eta horrela jarraitzen du:

Enseñar es una profesión que se basa en la investigación (educativa, pero también psicológica, sociológica, antropológica, histórica, etc.). Y el objetivo de tal investigación es la búsqueda permanente de los mecanismos más eficaces para enseñar y aprender.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hogei urte

Leire Narbaizak 20 urte egin ditu irakasle lanetan. Atzera begira jarri eta errepasoa egin dio kasualitatez hasi zen ibilbideari. Zintzo eta sentitua, Leirek ohi duen legez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntza jarraia zer den

La formación del educador debe instrumentalizarlo para que él cree y recree su práctica a través de la reflexión sobre su cotidiano.

— Paulo Freire

José Antonio Jiménez Ramosek ekarri ditu Freireren hitz hauek bere blogera, eta Jolausen bidez gugana ailegatu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dena ez da "ikasi" behar

considero que és el moment d’assumir decididament, des dels centres d’idiomes, que no absolutament tot allò de nou que fa el professorat ha de tenir un procés de formació formal al darrere

— Enric Serra

(...uste dut hizkuntz-zentruetan behingoz asumitu behar dugula irakasleek egiten dituzten gauza berri guztiek ez dutela zertan izan prestakuntza prozesu formala atzetik)

Enric Serra lagunarekin emango diogu hasiera urte berriari. Urte berri on guztioi, eta ikas ditzagula gauza berri asko 2010 honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasle zerbitzaria

Nos propone que veamos nuestras clases como restaurantes y al profesorado como camarero. Un buen camarero acude cuando le llaman y después se retira. Igualmente el profesorado debe mantener la actitud del camarero, que no participa de lo más importante, que no es la comida: la interacción entre los comensales.

— Fernando Trujillok Tom Waltoni hartutako hitzak

Atzo eta gaur Bartzelonan XVIII Encuentro Práctico de Profesores ELE egin da. Interneten horren berri izateko parada desberdinak izan ditugu: bideoan zuzenean, Twitter-en edo Fernando Trujilloren blogean besteak beste.

Trujillok oharrak hartu ditu saio desberdinetan eta blogean publikatu ditu laburpenak. Goiko hitzak Tom Waltonen Mi pizarra es digital. Pero ¿qué tengo que hacer para hacerla interactiva? saioan hartu ditu hain zuzen ere: Encuentro Práctico de Difusión e International House: Tom Walton (post VI) [De estranjis]

3
Batez bestekoa: 3 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adibidez, euskaltegiko irakaslea

...no se me caerían los anillos por dedicarme, por ejemplo, a ser profesor en un euskaltegi. Si lo que haces lo haces con gusto cualquier cosa puede ser tan bonita como el bertsolarismo.

— Andoni Egaña

Txapelketaren finalaren bezperan Deian argitaratutako elkarrizketa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"formadores sin capacidad alguna de influir en la toma de decisiones de índole didáctica"

Euskarabideako euskara irakasleak protestan hasi dira lan baldintzak direla eta. Albistean irakurri dugunaren arabera "formadores sin capacidad alguna de influir en la toma de decisiones de índole didáctica" kategorian sartu dituzte.

Figura bitxia didaktika-erabakimenik gabeko prestatzaile edo dena delako horrena. Paradoxikoa lehenengo kolpe batean, ezta?

Albistea Noticias de navarra atarian.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez