euskaltegiblogak

2008 maiatzak 10 02:04

Garagarra bloga

Blog (ez hain) berria. Egileaz ez dago informazio askorik, baina gure ingurumarikoa izateko pinta guztia dauka. Landua, interesgarria eta jardueren eta baliabideen bilduma onak dauzka.

2008 apirilak 13 19:21

Hementxe: Madrilgo Euskal Etxeko euskaltegiaren bloga

Euskaltegiko jarduerak zein euskararen inguruko albisteak plazaratzen dituzte Euskal Etxekoek.

2008 martxoak 27 01:55

Bisigu: beste blog bat

"Euskara goi mailarako materialak" tagline duela Durangoko Hizkuntza Eskolaren ingurutik heldu zaigu blog interesgarri hau.

2008 otsailak 27 19:02

On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz

Jon Antxiak HABEren On-line eta aurrez aurreko lana uztartuz ikastaroan egindakoaren eta bere proiektuen berri eman digu blogean.

Harpidetu RSSren bidez