ikastaroak

Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa

Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak ikastaroa antolatu dute UEUkoek. Hauei zuzenduta:

Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei; ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei;

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?

EHUren uda ikastaroen barruan ekainaren 22tik 24ra. Komunikazio molde berriek zer eragin duten gizartean aztergai.Hizkuntza eta komunikazioa hitzak agertzen diren unetik interesgarria, ezta?

Garaigoikoaren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adimen emozionala

Lan ta lan blogekoek adimen emozionala lantzen ibili dira ikastaro batean, eta han jasotakoaren laburpen ederra egin digute.
Honelako gaiok gustagarri izaten ditugu gainera, praktikara eramaten samurrak ez diren arren.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Matrikula zabalik

Buenos Airesen

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sintaxia eta morfologia konputagailuaren bidez lantzen

UEUren udaberriko ikastaroen artean lehengoan aipatu genuen tailerraz gain hau ere interesgarria izan daiteke, irakasle-jardunean konputagailuak eta sarea gehiago erabiltzera jotzen dugun honetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko ikastaroa.

Ikastaro interesgarria Eibarren UEUren eskutik. Maiatzean izango da, baina Txerrak bota digu abisua gaur, eta guk zabaldu.

Atzo Leireren artikulu hau irakurtzen euskaldunok/euskaltzaleok zenbat tentsio eta etsipen soportatzen ditugun pentsatzen jarri nintzen. Halako tailer eta jardueren beharrean gaude azken batean?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

7,5 ohitura bizitza osoko ikaslea izateko

Joxe Aranzabalek Twitter-en luzatu digu gomendioa, Baltimoreko institutu batek sarean ipini duen ikastaro sorta hau hain zuzen ere. Ikastaro horien artean Becoming a Lifelong Learner (Bilaka zaitez bizitza osoko ikasle) izenekoan sartu eta aurkezpen bikain hau aurkitu dugu.

LLL eta horrelako gauzak interesatzen bazaizkizue, seguru nago ingelesa behintzat ikasiko duzuela. Wink

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eralan proiektua, materialak sarean

Soziolinguistika klusterra Eralan proiektua ari da garatzen. Lan munduan burutzen ari diren normalkuntza planetan lidergoaren funtzioa aztertzea du asmo nagusia.

Egitasmoaren barruan ikastaro modukoak egiten ari dira, eta materialak eskuragai jarri dizkigute sarean: aurkezpenak eta saioetako bideo-grabazioak.

Gauza interesgarriak daude guztiontzat ere.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Coggno: eLearning edukiak sortu eta saldu

Penintsula Iberiarreko euskaldun elebidunok barreari ezin eutsita ibiliko gara zerbitzu honen izena ahoskatzen saiatu ahala, baina ideia interesgarria da.

Funtsean eLearning edukiak sortzeko plataforma da. Zeuren edukiak edo materialak dokumentuetan edo SCORM paketeetan sartu, igo eta aukera daukazu prezioa ipini eta saltzeko, edo, besterik gabe, doan banatzeko.

Gordeta dauzkazuen zuek egindako material zoragarri horiekin aberasteko aukera krisi sasoi honetan.

Wwwhat's New-n ikusia. Interesgarria Alvaro Gregoriren iruzkina eta proposamena.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aisa ikastaroak finantzatzeko hitzarmena berrituta

Albistearekin batera Aisa ikastaroen datuak ere badaude, partaideak, berauen jatorria...

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez