lll

02
Mar
2009
13:51

Lifeplace learning

Lifeplace learning deritzonari eskaini diote tartea aste honetako Argian. HUHEZIn egin da mintegia honen inguruan. Ikastea ohiko ingurunetik hara ikusi beharra azpimarratzen ari den korrontearentzako beste izen bat akaso. Honela irakurri dugu Argian:

Hainbat espazio eta alorretatik ikas dezakegu, ikastea ez baitago testuinguru edo espazio jakin bati lotuta. Jakintza hau, beraz, testuinguru formalean, ez formalean edota informalean gerta daiteke. Horren ondorioz, etengabeko ikasketatzat jo daiteke –ingelesez Lifelong Learning gisa ulertzen dena– momentu oro eta edozein tokitan gertatzen dena, espazio fisiko edo eta denbora-espazio konkretu bati lotua egon gabe.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Ots
2009
11:14

7,5 ohitura bizitza osoko ikaslea izateko

Joxe Aranzabalek Twitter-en luzatu digu gomendioa, Baltimoreko institutu batek sarean ipini duen ikastaro sorta hau hain zuzen ere. Ikastaro horien artean Becoming a Lifelong Learner (Bilaka zaitez bizitza osoko ikasle) izenekoan sartu eta aurkezpen bikain hau aurkitu dugu.

LLL eta horrelako gauzak interesatzen bazaizkizue, seguru nago ingelesa behintzat ikasiko duzuela. Wink

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2009
00:43

Bidean jesarrita

Even if you’re on the right track, you’ll get run over if you just sit there.

(Zuzeneko bidean bazaude ere, zerbaitek zapalduko zaitu erdian jesarrita geratzen bazara)

Etengabeko ikaskuntza, are hizkuntzen kasuan ilustratzeko aipamen hori ekarri dute Voices en Español blogera. Mezuaren izenburua ere aproposa: Do you view learning as a period of life or a way of life? (Nola ikusten duzu ikastea: bizitzaren sasoia ala bizitzeko era?)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia