euskalduntzea

16
Ira
2008
10:01

Estrategikoak

Berretsi egin nahi dugu helduen euskalduntzea sektore estrategikoa dela guretzat

— Patxi Baztarrika

Ikasturtearen hasiera ekitaldian esana eta erabili.com-en argitaratua: 40.000 lagun euskaltegietan euskara ikasten

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Ira
2008
10:49

Titulitisa eta gu

Hau da, titulitis hori, azterketitis hori, guk geuk sortua da. Euskararen ikas-irakastean urte luzeak emanak ditugunok badakigu, egun, ez dugula lehen bezala lan egiten. Urteen poderioz, dena arau bihurtu dugu, kortse estua jantzi diogu euskarari, eta, konturatu gabe egin badugu ere, euskara ia itoarazi dugula esango nuke nik.

— Roberto Alkarterri

2.666665
Batez bestekoa: 2.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Uzt
2008
09:49

HEAren lana

Urte hauetan guztietan, herri-mugimenduak egin duen lan eskerga ongi islatzen da datuotan. Ezagutzari dagokionez, Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen lanez eta Hezkuntza Sistemaren bitartez azken 15 urteotan lortutakoa oso agerikoa da.

— Kontseilua

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Uzt
2008
17:43

Euskalduntzetik euskalduntzera

Euskara ohiko erabilera hizkuntza izango duten gune eta eskaintzak sustatzea da horretarako biderik egokiena. Pertsonak euskalduntzetik, guneak euskalduntzera igaro behar dugu, eta hizkuntza erabilerarako ditugun oztopo era guztietakoak identifikatu eta horiei aurre egin.

— Kike Amonarriz

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mai
2008
07:22

Ukoak

Hala ere, seguru gaude uko egin diola hainbat deialditan eskaini diren lanpostu horietako bat eskuratzeko aukerari, bai eta egungo gizartean gero eta gehiago balioesten den prestigiodun curriculum-a eta karrera profesional itxuratsua lortzeari. Herri mailako lan praktiko eta eragingarrian jarraitu du, gero eta konprometituago, euskara irakasten,...

— Andres Iñigo

Sagrario Alemani buruz, berau euskaltzain oso laster izendatuko dutela eta. Berrian argitaratua: Sagrario Aleman, euskararen zerbitzari 

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2008
21:00

Eskaera guztioi

Horrexegatik denoi (Eusko Jaurlaritzari, sindikatuei, euskaltegiei, euskararen aldeko militanteei...) eskatzen diet euskararen alde egitea helduen euskalduntze prozesuan bide berriak eta irudimentsuak aztertzen eta saiatzen, horren bidez euskararekiko ilusioa eta maitasuna berpiztuz. «Bezero mota ezberdinei» zerbitzu ona eman behar diegu. Belarriak eta begiak ireki, jendeari entzun eta zaharkituta dagoen helduen euslkalduntzeko sistema hori irauli. Hori da behar dugun berrikuntza.

— Pili Carrasco

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mai
2008
19:48

Henrike Knorr

Geure burua engainatu egiten dugu legeek euskara salbatuko dutela pentsatuz, baina inork gutxik egiten ditu ahaleginak euskalduntzen eta alfabetatzen, eta norberaren ahaleginetik hasi beharra dago.

— Henrike Knorr

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Urt
2008
16:31

Gaur egungo egoerari dagokionez, datuak ematen ditu, oso interesgarriak eta zentzu batean denon intuizioekin bat egiten dutenak: emakumeak gehiengo dira hezkuntzan (unibertsitatea, lanbide heziketa eta kirol hezkuntzan izan ezik), baita helduen euskalduntze-alfabetatzean ere.

— Txerra

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia