22
Aza
2008
20:27

Carmen Díez IRAKASLEA

Your browser is not able to display this multimedia content.

Emakume bitxia dugu Carmen Díez, irakasle IRAKASLEA, 51 minutu inguruko bideo luze honetan (2. zatia ere badu) oinarri oinarrian bere lau urteko ikasleez eta ikasteko moduez ari da, pasartez pasarte. Pasarteon bitarteetatik hainbat gai azaleratzen dira:

  • Barrutik kanporantz ikasten dela. Txikitik handira zenbaitetan.
  • Beheko solairua (emozioena) eta goikoa (edukien mundua) uztartu beharra.
  • Emozioen mundua izan litekeela ikastakuilurik onena.
  • Ikasleak autonomia izan behar duela bilatzeko, aurkitzeko, okerrak egiteko, proposatzeko...
  • Ikasteko gogoa dela motorra. Ikasteko mugitu egin behar dela eta ez etorriko denaren zain egon. Ikasle eta irakasle kuxkuxeroak izan behar dugula.
  • Irakaslearen papera deszentralizatu beharra.
  • Irakaslea dinamika sortzaile.
  • Taldea ondo ezagutzearen garrantzia. Ikasle bakoitzak taldean garrantzia duela sentitu beharra.
  • Irakaslea ez dela orojakituna. Batzuetan ikasleekin batera ikasi behar duela, zerbait ez dakiela onartuz (eta ona dela hori gainera).
  • Material errealaren erabilera. Ikasleek berek material eta esperientzia ekarpen ugari egin litzaketela.
  • Proiektu irekiekin lan egin beharra, inprebisibilitatea asumitu beharra.

Eta abar, eta abar. Badakit batzuek 'txapa' galanta sartzen duela iritziko diozuela baina niri Carmen Díez IRAKASLEA iruditzen zait.

Bideo atal hau Eduvlog-en aurkitu dut. Bigarren zatia ere bertan duzue nahi izanez gero.

 

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Barkatu hankasartzea

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Azaroa 22 - 20:40(e)an.

Birritan ipini dut Carmen Díezen bideoa, eta minutu batzuetan horrela agertu zaizue. Konpondu dut. Barkatu hankasartzea. Ahaztu egin zait esatea aurkezpena euskaraz egiten bada ere, Carmen Díezek gazteleraz hitz egiten duela. Ez da bertokoa, Alacanteko eskola batean lan egiten du Carmenek.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Carmen Díez IRAKASLEA

Sindikatu edukia