17
Abe
2009
12:11

Kanpoko leku-izenak ahoskatzeko gomendioak

Lotura

Euskaltzaindiak kanpo-izenak ahoskatzeko gomendioak plazaratu ditu. Gomendioak gomendio direla gogoratuta hona adibide batzuk:

  • Zurich: <tzurij> ("tz" hasieran eta euskalki batzuetako edo gaztelaniazko "J" bezala amaieran)
  • Yorkshire: <jorkxair> ("j" hori "y" bezala ahoskatuta)
  • Hamburg: <hamburg> (Iparraldean "h" ahoskatzen den bezala, bestela Hegoaldean gaztelaniazko "j" hori ahoskatzeko aukera ematen da)
  • Tübingen: "ü" hori zubereraz ahoskatzen den bezala. Bestela ü hori ahoskatzeko zailtasunak dituztenentzat "tibingen" edo "tubingen" alternatibak ematen ditu.
4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

hablachisqueta eta lesgorreta

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 17 - 14:07(e)an.

Beno, Africa Baetaren e-posta baduzue, bidali, bertoko izenekin arazoak dituenez ziur nago aholku horiek ere eskertuko dituela.

Azken batean gero, nahi duguna egiteko

mikel (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 17 - 12:46(e)an.

Ez dakit zergatik baina izen arrotzak, gurean erdi-zuzen ahoskatzeko ohitura dago, esate baterako:

White label: Inork ez du esaten "Guait Leibol" tabernan baizik eta "Guait Label". "Guait" ondo, "label" txarto.

Eta horrela, beste asko.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Kanpoko leku-izenak ahoskatzeko gomendioak

Sindikatu edukia