Hizkuntz-edukien eguneratzeaz
2011, Azaroa 18 - 23:16 — plisti-plastaHona, Felipe Zayasen testuaren bukaera (osorik irakurtzea gomendatzen dizuet):
‘Hizkuntzaren didaktikaren eraberritzea ez dago edukien eguneratzearen pentzu. Hizkuntza-zientziek eskaintzen dizkiguten hizkuntzaren ikuspegi berriek -irakasle trebatuak ezagutu beharrekoak- garrantzizkoa hobeki irakasten lagundu behar digute; alegia, linguistikoki konpetenteagoak izaten, hitzezko komunikazioan konpetenteagoak izaten. Testu-linguistikako azterlanek ez zuten sekula balio behar izan testu-liburuen edukiak hazteko, baizik eta irakasleok testuen nolakotasunari buruzko ezaguera eskura genezan; horrela gure ikasleei laguntza zehatzagoa eman ahal izateko idazten eta irakurtzen irakasten diegunean.’
Ez ote diogu guk ere, gure etxean, meta-hizkuntzari gehiegitxo erreparatu/erreparatzen? Ez ote zaigu behar baino gehiagotan interakzioa dela ardatza ahazten? Niri bai, behintzat. Mea culpa.
B1 Adierazpide linguistikoak
2011, Iraila 30 - 12:19 — benitoDinglizka12n B1 mailarako adierazpide linguistikoen (hizkuntz-edukiak edo nahi duzuen bezala deitu) zerrenda honen berri eman digute. Nafarroako Zubiarte euskaltegitik ei dator.
Scribd-en kontu berean baliabide eta dokumentu gehiago dituzue.
Umap: euskarazko jarduna Twitter-en
2010, Urria 21 - 15:36 — benitoTwitter-en euskarazko edukiak zelan topatu ari garela, ez dakit Arrateko Amaren eskua tartean ibilita edo, CodeSyntaxek Umap inbentatu digu mundura, Twitter-en euskarazko jardun guztiaren batzailea, eta bilatzeko aukera ere ematen du. Bihar armosuan San Blas pare bat hartu nire kontura, neska-mutilok.
Katalana, zer da hori?
2010, Urria 7 - 19:32 — benitoKataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.
Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.
Partekatzeko kultura eskasa
2009, Otsaila 16 - 19:50 — benito...EGAko materialekin Maiteri gertatu zaiona ez da salbuespen bat eta ez da administrazioari, soilik, dagokion gai bat.
Nik uste dut “affair” honek agerian utzi duela kultura, euskara eta baita beste esparruetan ere, herri honetan partekatzeko dugun ohitura eskasa.
Jakintza ikastolaren blogean Atzerapausoa euskararentzat mezuan egindako beste iruzkin bat.
Kopia librea
2009, Otsaila 16 - 19:47 — benitoNik norbaiti aipatzen diodanean eduki hau edo hura libre dela (mapak, argazkiak edo ez dakit zer), askori absurdua iruditzen zaio, ze berez, “dena libre omen da”. Edozer kopiatu daiteke erraz, eta ez dira konturatzen arazoa ez dagoela plano teknikoan baizik eta legalean.
Jakintza ikastolaren blogean Atzerapausoa euskararentzat mezuan egindako iruzkina.
Testuliburuez eta
2008, Maiatza 29 - 16:31 — benitonire iritziz baliabide digitalez hornitutako errepositorio edo biltegietara eman beharko genuke saltoa, eduki hauek erakunde eta irakasleon artean ekoiztutakoak izan beharko lirateke, eduki irekiak, berrerabili eta bakoitzaren beharretara moldatu daitezkeenak. Biltegi hauek gainera, ikuspegi sozialarekin eraikiak egon beharko lirateke; irakasleok aukera izan beharko genuke baliabideen egokitasuna eta baliagarritasuna justifikatzeko, halako balorazio sistema bat erantsita izan beharko lukete eta gainera iruzkinak uzteko aukera ere eduki beharko lukete, gela barruan erabili ditugunean izan ditugun arazoak edo eman nahi ditugun oharrak utzi ahal izateko. Azken finean, irakasleok gara horrelako baliabideen aurrean iritzi zorrotzena eta baliagarriena daukagunok eta, tamalez, oso gutxitan hartzen da iritzi hori kontutan horrelako baliabideak ekoizterakoan.
Kontuz blog, wikiekin eta enparauekin
2008, Apirila 21 - 14:57 — benitoIKTeroen bidez jasoa (portzierto, euren blog berrituaren alboko barran albiste eta ohar laburren txoko interesgarria atondu dute, mikrobloging-erantz goaz denok ba! ).
Unibertsitate batzuetan interneten bidez edukiak zabaltzeak beldurrak eta kezkak piztu ditu, besteak beste, egile eskubidearen inguruan.