21
Api
2008
14:57

Kontuz blog, wikiekin eta enparauekin

Lotura

IKTeroen bidez jasoa (portzierto, euren blog berrituaren alboko barran albiste eta ohar laburren txoko interesgarria atondu dute, mikrobloging-erantz goaz denok ba! Wink).

Unibertsitate batzuetan interneten bidez edukiak zabaltzeak beldurrak eta kezkak piztu ditu, besteak beste, egile eskubidearen inguruan. 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Soluzio sinplea

benito (e)k bidalita 2008, Apirila 21 - 17:42(e)an.

Ez dakit, baina ni neu konformatuko nintzateke del.icio.us-en jario horren erreferentzia edukitzearekin. Alboko barraren azpiak RSSaren helbidea jarrita adibidez. Ze zuek gauzak topatzen abilak zarete eta zuzenean gustura jarraituko nituzke.

Dena dela, ea lortzen duzuen jarioarekin integratzea.

Pilula txikiena uste dut soluzio ona dela gauzak modu biziagoan plazaratzeko. Interneten gabiltzanok hainbat eta hainbat gauza ikusten ditugu egunean zehar aipatzea mereziko luketenak, baina ez blog-sarrera bana egiteko.

Niretzat gainera, ariketatxoa ere bada, hain txapas ez izateko. Ta! Ikusi eta bota. Atoaneko mezuei hitz-kopuruaren topea ipini diet, ez pasatzeko. Iruzkinei, berriz, ez. 

Jende gehiago animatuko al da! Igual egun batean denak fusionatu ahal ditugu pilula txikien makrojario batean.

Hala da bai Benito,

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Apirila 21 - 17:02(e)an.

Hala da bai Benito, informazio ugari maneiatzen dugun arren, ez daukagu denborarik horri guztiari behar den zukua atera eta ondorioekin bidalketa itxurosoak egiteko. Zure ereduari jarraiki, pilula txikiak ipintzea bururatu zitzaigun. Del.icio.us etiketa baten jarioa besterik ez da; orain ekarpen hauek gure guneko jarioan txertatzeko aukerak aztertzen ari gara, horrela jario bakar batean ekarpen hauek guztiak jasoko lirateke. Lehengo saiakerak Feedburner-ekin porrot egin du. :(

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Kontuz blog, wikiekin eta enparauekin

Sindikatu edukia