29
Mai
2008
16:31

Testuliburuez eta

nire iritziz baliabide digitalez hornitutako errepositorio edo biltegietara eman beharko genuke saltoa, eduki hauek erakunde eta irakasleon artean ekoiztutakoak izan beharko lirateke, eduki irekiak, berrerabili eta bakoitzaren beharretara moldatu daitezkeenak. Biltegi hauek gainera, ikuspegi sozialarekin eraikiak egon beharko lirateke; irakasleok aukera izan beharko genuke baliabideen egokitasuna eta baliagarritasuna justifikatzeko, halako balorazio sistema bat erantsita izan beharko lukete eta gainera iruzkinak uzteko aukera ere eduki beharko lukete, gela barruan erabili ditugunean izan ditugun arazoak edo eman nahi ditugun oharrak utzi ahal izateko. Azken finean, irakasleok gara horrelako baliabideen aurrean iritzi zorrotzena eta baliagarriena daukagunok eta, tamalez, oso gutxitan hartzen da iritzi hori kontutan horrelako baliabideak ekoizterakoan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia