19
Mai
2011
22:44

Hitz proba. iPhonerako hizkuntz jolas zientifikoa

Lotura

Mugikorretarako aplikazioak eta jolasak agertu eta agertu dabiltza azkenotan, euskaraz edo euskararen inguruan asko ez, baina gaur proiektu deigarri baten berri izan dut NodosEleren bidez:  ScienceXL proiektuaren adar euskalduna nonbait.

ScienceXL iPhone eta iPadetarako aplikazio sorta bat da, berba errealak eta asmatuak bereizteko hizkuntz-jolasa da berez, baina asmo zientifikoa du atzetik. Jolasean emaitzak eta erreakzio-denborak neurtu eta pertsonaren irakumena ikertzen duen proiektu baten data-base batera bidaltzen ditu. Euskaraz ez ezik, ingelesez eta beste hizkuntza batzuetan ere eskaintzen da.

Sagar-trastoren bat duzuenok sagar-azokatik jaitsi eta probatu ahal duzue.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hitz proba. iPhonerako hizkuntz jolas zientifikoa

Sindikatu edukia