politika

07
Urr
2008
21:52

Egon hadi lo....

Eskatzea librea da eta ematea ere bai, jakina; baina, entzun, aprobetxatu hurrengo aste eta hilabeteotan zabalduko den "Nor da euskalt - zaleago?" lasterketa. Euskararentzako aurrekontu potoloak ikusten ditut etorkizun hurbilean. Zer behar duzue?: Beste irakasle bi? Mintzalagunarako sustatzaileak soldata duin batekin? Ordenagailuak? Biltzeko areto bat? Garagardoa?...

— Jozulin

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urr
2008
12:33

Sozialisten proposamena

Erabat sinetsita gaude euskararen oraingo osasuna eta haren erabileraren geroa hertsi-hertsiki loturik daudela behar bezalako sustatze politika bati, besteak beste, euskara ikastea hurbilerraza eta erakargarria izan dadin.
[...]
eta erdaldunak euskararen mundura erakartzeko, euskaraz ez dakiten horiek uxatzeke edo eta nahitaez ikastera behartu gabe, izan ere emaitzak etsigarriak izan dira-eta gehiegitan.

— "Euskara askatasunez" manifestua

Hauek dira sozialistek aurkeztu berri duten manifestu horretan euskara ikasteari buruz aurkitu ditudan erreferentzia bakarrak.

Bestalde, politikariek despolitizazioaz hitz egitea, gutxien-gutxienik paradoxikoa izaten da, ezta?

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Urr
2008
14:43

Herrigintza eta euskalgintza

Ekai Txapartegi filosofoak hausnarketa egin du aste honetako Argian euskalgintza eta herrigintzaren egoeraz. Batzuk kartzelan dauden bitartean, besteak subentzioetatik bizitzen omen.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mai
2008
07:05

Euskaltegiaren boterea

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Mai
2008
17:46

Touripedia

Galiziako Xuntako presidente Emilio Pérez Touriñoren galiziera mailak ez dirudi karguaren neurrikoa. Haren hutsegite eta ostikada linguistikoekin "Touripedia" osatu dute batzuek.

Seguru hemengo politikari-pertsonaia publikoren bat etorri zaizuela gogora. Zoritxarrez hemen gehienekin nekez batuko dira euskaraz egiten dituzten erroreak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Mar
2008
08:24

Hauteskundeen harira

Hizkuntza maite izan ahal da, eta lehen sentimendu horri begira bozka zezakeen zenbaitek, baina orain askoz gehiagok bozkatu du Hizkuntza Eskakizunaz kezkaturik.

— Xabi Larrañaga (

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia