Herrigintza eta euskalgintza

2008 urriak 02 14:43
Joan

Ekai Txapartegi filosofoak hausnarketa egin du aste honetako Argian euskalgintza eta herrigintzaren egoeraz. Batzuk kartzelan dauden bitartean, besteak subentzioetatik bizitzen omen.

2
Batez bestekoa: 2 (bozka 1)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Eztabaida pizteko ondo dago. Batez be hori egingo duelako, piztu. Ez dut uste eztabaidarik gauzatuko danik ordea.
Artikulua zuzena bezain laburra da.

Hortik aurrera, euskalgintza zein herrigintzako militante, langile eta enparauek aipatu behar.

Joseba Alvarez eta ezker abertzalearena ote dira herrigintza eta euskalgintza uztartzeko eredu bakarrak? Ezezko borobila! Biak uztar daitezke, kartzelan bukatu gabe. Eta kartzelan bukatu dutenak ez dira egoera horretara ailegatu uztartzeagatik, uztarketa jakin baten ondorio (ez halabeharrezkoa, hori ere argi gera bedi) bezala baizik.

Ezabaidatzeko kontua izan daiteke, dena dela, niri Ekairen analisia apur bat harrigarria egin zait. Esango nuke duela hogei urte edo gehiagoko ikuspegiarekin ari dela euskalgintza aztertzen, bereziki harrigarria Ekai gaztea dirudiela. Euskalgintzan (eta gainerako arloetan ere bai) gauza asko pasatu dira azken hogei urteotan.

Diskurtsoa oso mugatua iruditzen zait horrela, eta jakina, euskalgintzaren ikuspegia ere bai. Ez dakit, adibidez, Egunkariaren itxiera dela eta atxilotutakoak euskalginzako partaidetzat hartu ote dituen.

Subentzioetatik bizi eta euskalgintza "apalankatu" egin dela. Zer nahi dugu bada? Alde batetik administrazioaren hizkuntz-politika hobetzea eskatzen da, eta beste aldetik, horren fruitua diren diru-laguntzetatik bizitzea kritikatu? Aklaratuko gara?

Egia da euskalgintzan denetariko jarrera pertsonalak topa daitezkeela, norberak batzuk izango ditu gustuko eta beste batzuk ez, baina "herrigintza" deitzen den horretan ez da gauza bera pasatzen akabuan?

Bereziki kezkagarria iruditzen zait gainera horrelako diskurso sinplistek zer zabalkunde eduki dezaketen. Oso erraza da orain horrelako leloak merke errepikatzea: "Euskalgintzan salduta zaudete" edo "Zuek subentzioetatik bizi baino ez duzue egin nahi". Argudio golosoak gainera beste muturrean dauden askorentzat: "Esos que se dedican a vivir del euskera" eta halakoak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez