Merkatalguneetan hizkuntza-paisaian euskara gero eta gehiago irakurtzen da, baina horrelakoak ere bai. Errorea hemen ere zerbaiten seinale ona ote da?
Euzkal Errian Euzkaraz Flickr-eko taldean ikusita
Merkatalguneetan hizkuntza-paisaian euskara gero eta gehiago irakurtzen da, baina horrelakoak ere bai. Errorea hemen ere zerbaiten seinale ona ote da?
Euzkal Errian Euzkaraz Flickr-eko taldean ikusita
Lehengoan hizkuntz-paisaiari buruzko aipamena jaso genuen. Gaur Nodosele-n "ikas-paisaia" kontzeptuaren berri izan dugu. Elearning eta teknologiarekin lotzen da han, baina eragin askoz zabalagoa eduki dezakeela uste dut. Ikaskuntza informalaren kontzeptuaren zabaltasunean hain zuzen ere.
Interesgarria era berean lotura eman duten dokumentu honetan aurkitu dugun grafiko hau (klikatu gainean handiago ikusteko):
Hizkuntz paisaiak, halaber, zerikusia du bigarren hizkuntzak ikasteko prozesuarekin. Izan ere, bide publikoetako testu idatziak input iturri osagarria dira. Gainera hizkuntza batek hizkuntz paisaian duen presentziak eragina izan dezake ikasleak hizkuntza horri buruz duen iritzian eta hura ikasteko duen motibazioan. Hitz batean esateko, hizkuntz paisaia hizkuntza ikasteko prozesu ez-formalaren parte izan daiteke.
Azken iruzkinak
Duela 2 days 16 ordu
Duela 4 days 4 ordu
Duela 4 days 5 ordu
Duela 4 days 10 ordu
Duela 5 days 13 ordu
Duela 5 days 13 ordu
Duela 5 days 15 ordu
Duela 5 days 15 ordu
Duela 5 days 15 ordu
Duela 6 days 20 ordu