Zergatik haserretu?
2010, Maiatza 25 - 17:19 — benitoEuskara kaxkarrean egindako idazkunekin ez gara haserretuko. Ni ez behintzat. Okerrago dira gure herriko letrero elebakarrak, ezta?
Eskerrik asko zeure bista onagatik! (Bihar da berandu)
Garri nekagarria
2009, Abuztua 26 - 19:34 — benito
Merkatalguneetan hizkuntza-paisaian euskara gero eta gehiago irakurtzen da, baina horrelakoak ere bai. Errorea hemen ere zerbaiten seinale ona ote da?
Euzkal Errian Euzkaraz Flickr-eko taldean ikusita
Learnscape: ikas-paisaia
2008, Apirila 14 - 15:26 — benitoLehengoan hizkuntz-paisaiari buruzko aipamena jaso genuen. Gaur Nodosele-n "ikas-paisaia" kontzeptuaren berri izan dugu. Elearning eta teknologiarekin lotzen da han, baina eragin askoz zabalagoa eduki dezakeela uste dut. Ikaskuntza informalaren kontzeptuaren zabaltasunean hain zuzen ere.
Interesgarria era berean lotura eman duten dokumentu honetan aurkitu dugun grafiko hau (klikatu gainean handiago ikusteko):
Paisaia
2008, Apirila 11 - 09:29 — benitoHizkuntz paisaiak, halaber, zerikusia du bigarren hizkuntzak ikasteko prozesuarekin. Izan ere, bide publikoetako testu idatziak input iturri osagarria dira. Gainera hizkuntza batek hizkuntz paisaian duen presentziak eragina izan dezake ikasleak hizkuntza horri buruz duen iritzian eta hura ikasteko duen motibazioan. Hitz batean esateko, hizkuntz paisaia hizkuntza ikasteko prozesu ez-formalaren parte izan daiteke.