Eta euskaltegiak?

2008 ekainak 04 07:50

Eskola, institutu eta unibertsitate hurbil eta presentzialak tresna hauetaz baliatu ezean, ordezkatuko dituzten eskola, institutu eta unibertsitate birtualak agertuko dira; honez gero, agertu ez badira behintzat.

— Enric Renau

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

... eta eskaria dabil gainera.

Ez dakit ordezkatzera iritsiko ote diren. Izozkien bideoa gogoratu dut, herri izozkigileak izozki fabrika itxi araziko du? Ala izozki fabrikaren salmentek gora egingo dute? 

Ez dakit non edo noiz, baina irakurria dizut apur bat nazkatuta zaudela 'autoikaskuntza = ordenagailua' bikotearekin, ni neu ere enpalagatuta nago kontzeptu nahasketarkin eta egun euskararen munduan zabaldu den b-learning estandarrarekin.
Dena nahastu da/dugu eta denak nahasi gaitu. Baina ikaskuntzari dimentsio birtuala gehitzea ( ikaskuntza formalean zein informalean) aukera aparta da. Noizbait hasi beharra daukagu apur bat desberdin pentsatzen eta proiektu sendoak eraikitzen.

Bai, Plisti. Izozki fabrikak bainilazko izozkiak zelan saldu pentsatu eta pentsatu dabilen bitartean:

  • Belaunaldi multiataza.
  • Edukien zabalkunde kontrolaezina
  • Krisi ekonomikoa
  • Intenet edonon
  • ...

Eta izozkiak egiteko makina merkerik oraindik asmatu barik. Azkenean izozkia jan barik geratuko dira asko.
 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez