hiztegia

Hiztegia ikaslearen ikuspuntutik

La situación es curiosa puesto que, como profesor, siempre me ha parecido curioso que mis alumnos trajeran diccionarios de bolsillo (o enormes diccionarios) a diario al aula. En cierto modo, me he dado cuenta de que incluso me molestaba: "Para qué lo traen si me tienen a mí para preguntarme lo que necesiten". Ahora desde la perspectiva del alumno he sido consciente de su gran utilidad.

— Guillermo Gómez

Gillermo Gómez gaztelania irakasle dabil Deustuko Unibertsitatean. "Profesor de ELE en apuros" blogean kontatzen dizkigu bere esperientziak eta gogoetak. Euskara ikasten ari dela kontatu digu gaur hain zuzen, eta euskara ikasle dabilela, hizkuntza ikastean hiztegiaren erabileraz duen ikuspegia aldatu egin du.

El diccionario como estrategía de aprendizaje

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Monte-Carlo, Akisgran, Florentzia, Elx

Euskaltzaindiak arau berria, 157.a: Europako hiriak (pdf).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Itzultzeko zailak diren horiek

Martinezena blogean gaztelaniatik euskara itzultzean buruhausteren bat ematen dituzten hitzak eta esakunean biltzen ari dira. Hau 5. atala da. Hemen aurreko 4rak:

Ikasleren bat "nola esaten da?"-ka datorrenerako edo.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Potiomkin korazatua

Euskaltzaindiak 156. araua aurkeztu du, alfabeto zirilikoaren transkripzioa (pdf). Errusiera, Ukrainiera, Bulgariera, Serbiera eta Europa Ekialde zein Asia erdi aldeko hainbat hizkuntzatako hitzak eta izenak euskarara ekartzeko bideak.

Potemkin edo Potiomkin, Eisensteinen maisulana maisulan betiko:

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Europako hiriak, euforia eta exagerazioa

Horiexek Euskaltzaindiaren azkenengo erabakiak. Arau bat, Europako hirien izenak, 157.a (pdf), eta E letrako oharrak, euforia eta exagerazioaren artekoak.

*Ummm... Irkutsk eta Vladivostok Europan? Geografiazaintza behar ote dugu?Tongue out

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Poguerpointak egiteko atsotitzak

Iñaki Muruak "poguerpointak" eta halako aurkezpenak prestatzeko aholku sorta prestatu digu atsotitzak erabilita. Atsotitzak ikasleei aurkezteko modua izan daiteke adibidez.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiztegi eroa Twitter-en. @smuakr

Hitzperimentu bat osasunguran izen aldrebeseko blogean palindromoak eta hitzekiko dibertimenduak sareratzen ditu Autore erotuak. Twitter-en #hitzokei etiketa erabilita hizegi eroa osatzeko proposamena luzatu digu oraingoan. Adibide batzuk:

  • TXOSNA: zapatilek kalimotxo putzuetan egiten duten soinuaren onomatopeia
  • ZAKHILA viagra hartzeko garaia

@smuakr erabiltzailea hasi da  baina etiketa hori twittero guztiok erabili ahal duzue zuen hitz-definizioak zabaltzeko. Hemen ikusiko dituzue.

Inoiz ez dituzue horrelako hitz-dibertimenduak egin klasean?

4
Batez bestekoa: 4 (17 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dendetarako kartelak

Donostiako Udalak merkatari.net webgunean merkataritza sektore batzuetarako baliabideak sortu, banatu eta eskura jarri ditu. Lau sektorerako hitz erabilien zerrendak eta kartelak hain zuzen ere:

Hitz zerrendak

Kartelak

Erabili.com-en bidez: Proba egin euskaraz! (kartelen pdf fitxategiak dituzue berta

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz-jasa klaserako

Formacion Eletik jarraitzen dute klaserako ideia sinple baina baliagarriak eskaintzen. Hemen bat hiztegia lantzeko, Krisiarekin lotua, baina intereseko edozein gairekin erabiltzekoa.

Hemen gurean inork ez du inoiz eduki horrelako ideia sinpleren bat besteokin konpartitzeko?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Letrak sare-kantoitik

Angel Lertxundik aspaldian argitaratu zuen Letrak kalekantoitik liburuari jarraipena eman nahi izan dio Hitz beste blogean "Letrak sare-kantoitik" izeneko artikulu sortarekin. Liburuan bezala, oraingoan ere Anduk irakurri eta entzuten dituen esamolde eta hitzei buruzko eta haien ondorengo gogoetak eta bitxikeriak eskainiko dizkigu. Oso interesgarria euskara ezagutzen eta ikasten dabiltzanentzat, besteak beste.

Sustaturen bidez.

Hemen behean, Yahoo Pipes erabilita, atal horretan plazaratu dituen azkenengo mezuen zerrenda ikusi ahal duzue:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez