Bizkaieraren ataria
2011, Martxoa 11 - 14:16 — benitoBizkaiera erabiltzen laguntzeko sortu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayruren logoak erakusten dituen atari hau. Hiztegi eta hizkuntza-tresna batzuk eskaintzen ditu, eta horrez gain bizkaierari buruzko informazio geografikoa eta linguistikoa, bideo-grabazioak eta kulturaren inguruko artikuluak.
Labayruren hiztegi kontestuduna
2011, Martxoa 4 - 19:28 — benitoLabayru Ikastegiak aspaldian zuen sarean jarrita bere hiztegia, euskara / gaztelania eta gaztelania / euskara hiztegia, euskara beti ere bizkaieraren arauari jarraituta. Eta gaur iragarri digute hiztegi hori osatu egin dutela sarrerei kontestua emanez: adibideak eta laginak batez ere, ahozko tradizioan eta erabileran oinarrituta.
Xuxen bizkaieraz
2010, Urria 8 - 09:32 — benitoBizkaieraz idazten dutenek Xuxen-B dute prest OpenOffice, Thunderbird eta Firefox programekin erabiltzeko. Testuak bizkaierarako arau idatziaren arabera zuzenduko ditu, adibidez "tradizioa" idatziz gero, ez egokitzat markatu eta "tradizinoa" proposatuko du.
Badirudi beraz bizkaieraren estandarizazioa aurrera doala.