22
Abe
2009
18:41

Adinekoen zaindariak

Duela urte batzuetatik hona, gure etxeetako adinekoak zaintzeko nagusiki etorkinak kontratatzen dituzte familiek. Etorkin hegoamerikarrak gehienetan eta gaztelaniaz mintzo direnak ia beti. Hain zabaldua den fenomeno honek ez bakarrik gure hizkuntz paisaian, betidanik euskaraz funtzionatu duten eremu intimoetan ere aldaketa nabarmenak ekarri ditu.

— Malores Etxeberria

Zaintzaile etorkinak (Euskara Gipuzkoan)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gehiegitxo

Badabu (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 28 - 15:22(e)an.

"Laster batean, guraso zaharren eta seme-alaben edo biloben arteko harremana hein batean erdarazkoa izatera pasatu da."

Ez ote da gehiegitxo hau esatea?

Ez dut nik halakorik ikusi behintzat gure etxean, eta izan ziren etxe-zaintzaile erdaldunak (ez hegoamerikarrak, baina horrek berdin du) gure zaharrak zaintzen bata bestearen atzetik...

"Hizkuntzaren kaleko erabileran ere berehala izan du eragina. Horrela, kaleko giro arras euskalduna izan duten herrietan, orain arte euskararen gune ia esklusiboak zirenetan, aldaketa gertatu da zaharren koadriletan, hauek biltzen diren ostatuetan, eta oro har kale, auzo eta herrietako eguneroko bizitzan."

Gehiegitxo hau ere...

Adibide bat: Lehengoan Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan dagoen herri euskaldun-euskaldun-euskaldun bateko jatetxean sartu ginen bazkaltzera. 30 bat lagun bertan, asko jubilatuak, batzuk gazteak, kamareroak euskaldunak, bezeroak euskaldunak. Adin askotakoak. Zenbatek euskaraz? Inortxok ez. Beno, guk, 2 lagunek, hain zuzen ingurukoak ez ginen bakarrak.

Hori bai, batek taldeko ume bakarrari eskualdeko euskara ederrean bota zion pare bat agindu. Hori besterik ez.

"Kanpoko" eragina 0, euskararen erabilera 0.

Telebista izeneko familiakide gazteleradun hori (beste asko ere baditugu) aspalditik dugu gure etxean eta horregatik ere ez dugu hizkuntza aldatu.

Gai labana

benito (e)k bidalita 2009, Abendua 30 - 22:15(e)an.

Neuri ere iruditu zaizkit hitzak arriskutsuak. Ez dakit Maloresek hori horrela esan nahi izan duen, baina hortik irakurketa erraz bezain arriskutsuak egin daitezke berehala: "etorkinengatik galtzen da euskara" eta halakoak.

Familia-transmisioaren etenean ez dut uste zaindari batek hainbesteko indarrik egiten duenik. Duela gutxi entzun nuen istorio bitxia, herri euskaldun baten jaio eta hazitako batek euskaraz etxean egin baina kanpoan ez, hainbesteraino non bere koadrilako bat euskalduna zela handik urte batzuetara jakin zuen. Euskara etxekotzat zuten, ez kalekotzat, eta tartean eta artean ez zebilen etorkin askorik inguruan.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia