Arrakastaren giltza

2009 urtarrilak 10 09:11
Joan

Zergatik dira arrakastatsu hezkuntzan erreforma batzuk eta beste batzuk ez?
Gurean ere erabilgarri izan litezkeen zenbait ideia ageri zaizkigu txosten interesgarri honetan: Cómo hicieron los sistemas educativos con mejor desempeño del mundo para alcanzar sus objetivos.

Bi ideia azpimarratuko nituzke, besteak beste: batetiik, lidertzaren beharra; eta, bestetik, esaldi hau: hezkuntza sistemaren muga ('sabaia' jatorrizko testuan) irakasleen kalitatean datza.

Eztabaidagarriak dira ondorioak baina irakurtzea merezi du lanak, zalantzarik gabe.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

"Kalitatea" neurtzeko-edo 46. orrialdean dagoen galderen zerrenda gure sektorean egingo nuke. Sistema indartsuenek lortzen duten puntuaziotik zer distantziara gauden ikusteko. Adibidez:

  • Bete beharreko lanpostuen eta lanpostua hartzeko hautagaien arteko proportzioa: 1/10 sistema horietan
  • Soldata. Gainerako kualifikazio unibertsitarioen parean
  • Hasteko prestakuntza-denbora: 20 aste
  • Ikerketarko aurrekontua. 50 $ ikasleko.

Eta abar.

Galdera ugari egin genitzake baina badago bat nabarmen-nabarmena, hauxe:

Nolako irakasleak gara euskaltegietakoak? Kalitate altukoak ala baxukoak, oro har?

Erantzunak ertz asko ditu, baldintza ugari, arrazoi franko, ondorio mordoa. Baina erantzun beharrekoa da, gure eskuetan egon litekeen faktore garrantzitsuenetako bat hobetu nahi badugu.

Eztabaidarako aproposagoa irudituta, galdera euskara irakasleak-en planteatzen saiatuko naiz. Berorretarako dokumentu honetan agertzen diren zenbait arrasto apurka apurka azaleratuz.

 

 

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez