zuberera

26
Api
2011
22:49

Zuberoako euskara lantzeko liburua

Lau liburu berri aurkeztu ditu Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean. Haien artean Jüje Etxebarnek AEK-ko Xiberoako Gaü Eskolaren laguntzarekin paratu duen hau. "Zuberoako euskararen gramatika, eta batez ere, bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua" bezala aurkeztu digute.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Eka
2009
15:10

Zuberera ikastaroa sarean

Via @jolaus heldu zaigu web-ikastaro honen berri. Kurtso laburra da, oinarrizko gramatika eta hiztegi zerrendak gehien bat. Zubereraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ditugu testuak. Loturen zerrenda eta mini-hiztegia ere baditugu.

Zuberoako euskararen gaineko (azaleko) ikuspegia nahi duenarentzat baliagarria.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia