Zuberoako euskara lantzeko liburua
2011, Apirila 26 - 22:49 — benitoLau liburu berri aurkeztu ditu Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean. Haien artean Jüje Etxebarnek AEK-ko Xiberoako Gaü Eskolaren laguntzarekin paratu duen hau. "Zuberoako euskararen gramatika, eta batez ere, bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua" bezala aurkeztu digute.
Zuberera ikastaroa sarean
2009, Ekaina 4 - 15:10 — benitoVia @jolaus heldu zaigu web-ikastaro honen berri. Kurtso laburra da, oinarrizko gramatika eta hiztegi zerrendak gehien bat. Zubereraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ditugu testuak. Loturen zerrenda eta mini-hiztegia ere baditugu.
Zuberoako euskararen gaineko (azaleko) ikuspegia nahi duenarentzat baliagarria.