word

22
Mar
2011
20:16

Berridazketak testu-prozesadore batean

Berridazketa-ariketa testu-prozesadoren prestatzen dugunean hor ibiltzen gara atzera eta aurrea puntuak eta testuak sartzen, eta sarritan ez dira ondo-ondo geratzen edo mugitu egiten zaizkigu. MS Word-en estiloak eta tabulazioak erabilita sistema txukunago bat otu zitzaidan lehengo egunean eta Screencast honetan grabatu nuen.

Bideo mutua da, mikrofonoa ez zebilen ondo eta ez dut astirik izan editatu eta ahozko azalpenak sartzeko, baina fijatzen bazarete, uste dut pausoak ulertuko duzuela.

Karpeta honetan utzi dizkizuet fitxategiak .doc eta OpenOffice-ko .odt formatuetan, baita instrukzioak ere.

Oharra: bideoa ondo ikusteko jarri pantaila osoan eta erresoluzio handienean (720p). Oftalmologoari bisita egiteko planik ez badaukazue behintzat.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Aza
2010
18:42

Materialak Word-ekin maketatzen

LdeLengua podcastean tutorialen atala daukate. Han aurkitu dugu materialak MS Word-ekin maketatzeko bideo-tutorial hau. Hiru zatitan banatuta: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

Badira materialak txukun aurkezteko maketatzailea izan edo tresna profesionalak behar direla uste dutenak. Emaitza txukunak lortzeko gustu eta irudimen apur batekin nahikoa izan daiteke, eta tutorial honek pista batzuk ematen dizkigu.

*Bide batez, LdeLengua podcastaren azkenengo saioa publikatu dute. Würzburg-eko Unibertsitateko Carmen Ramosekin atazen inguruko solasaldi interesgarria eskaini digute orain: LdeLengua 39 con Carmen Ramos hablando sobre tareas

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urr
2008
01:22

We are the word @joxe

He visto cosas en Word que vosotros no creeríais.

  • He visto listas de items formateadas a base de espacios en blanco.
  • He visto docenas de retornos de carro seguidos al final de una página, para forzar el cambio a la página siguiente.
  • He visto una tabla de contenidos de un documento de 300 páginas, generada totalmente a mano «para evitar problemas»....

Hemen jarraitzen du: Como lágrimas (de alegría) en la lluvia

Microsiervosen bidez.

Joxeri dedikatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia