28
Aza
2010
18:42

Materialak Word-ekin maketatzen

LdeLengua podcastean tutorialen atala daukate. Han aurkitu dugu materialak MS Word-ekin maketatzeko bideo-tutorial hau. Hiru zatitan banatuta: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

Badira materialak txukun aurkezteko maketatzailea izan edo tresna profesionalak behar direla uste dutenak. Emaitza txukunak lortzeko gustu eta irudimen apur batekin nahikoa izan daiteke, eta tutorial honek pista batzuk ematen dizkigu.

*Bide batez, LdeLengua podcastaren azkenengo saioa publikatu dute. Würzburg-eko Unibertsitateko Carmen Ramosekin atazen inguruko solasaldi interesgarria eskaini digute orain: LdeLengua 39 con Carmen Ramos hablando sobre tareas

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

  Bulegotika tresna arruntek

Bea (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Azaroa 28 - 21:26(e)an.

 

Bulegotika tresna arruntek emaitza onak eman ditzakete. Hauen ahalen %10a baizik ez omen da baliatzen komunzki.

Eta, material didaktikoen editatzeari doakionez, ongi ezagutzen eta bizitzen dudan problematika bat baita, erranen dut ere, honek, sortu materialen trukatze, moldatze eta « egokitzea » ere errazten duela dudarik gabe, joan gabe pentsatzera nik dakita zein formatu moldaketa prozedura eta jendea formatu gabe maketatzaile lanetara.

Maketatzaile profesionalak behar direla ez dut zalantza ematen, holako lanak ere zerbaiterako dira eta hauentzat tresna profesionalak.

Aldiz, klase materiala, ez dakit xuxen zein heinetaraino balio duen hain profesionala izatea; material didaktiko horiek, anitzetan, iraunkorrak ez direlako (gaiarengatik, taldearengatik,...) Eztabaidagarria.

Dena izanik ere, eta beharrezkoa balitz, anitzetan prest nintzateke diseinuaren aberastasuna sakrifikatzeko...

Egilea

benito (e)k bidalita 2010, Azaroa 30 - 01:55(e)an.

jRamónEle blogean kontatu digute tutorial honen istorioa.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Materialak Word-ekin maketatzen

Sindikatu edukia