jarrerak

Motibazio integratzaileaz

Baina, zer da integratuta sentitzea? Bi mundu egoeran -gaztelaniaz bizi, euskaren arrastorik gabe- bizi eta ohartu ez; bi munduko egoeran bizi eta ohartu euskararekin lotutako mundua galtzen ari direla -batzuk balorazio positiboa egiten dute, beste batzuk beldur eta arbuioarekin lotutako balorazio ezkorra-. "Hay otro mundo y no lo ves"; "Yo sé que hay una parte de la historia que me pierdo por no saber euskera".

— Esti Amorrortu

Lan ta lan blogean jaso dizkigute lehengo astean egin zen III Euskal Soziolinguistika jardunaldiak esandako asko. Motibazioaz berba egin zela dirudi.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Motibazioaz

Motibazio instrumental eta integratzaileez gain, barnekoak eta kanpokoak hartu ditugu kontuan. Barneko motibazioarekin egiten duzuna zeuk gura duzulako egiten duzu. Kanpokoa kanpoko faktoreek eragindakoa da. Esate baterako, seme-alabak D ereduan eskolaratzeko erabakia hartzerakoan pertsona batek daukan motibazioa izan daiteke: “Nik nahi dut nire umea euskalduna izatea”, eta beste batek: “Nire koadrilako denek ikastola honetara bidaltzen dituzte umeak”. Hori kanpo motibazioa da. Euskararako benetan eraginkorrak barnekoak dira duda barik, kanpoko presio edo motibazioa galtzen denean ondorioa desager daiteke.

— Esti Amorrortu

Aipamen ugari ekartzeko modukoa Argian Est Amorrorturi Nekane Goikoetxeak eta Onintza Iruretak egin dioten elkarrizketa:  "Hizkuntza alternantzia baliatu behar genuke". Esti Amorrortu Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak lana burutu duen taldeko partaide dugu, eta lan horren harira jorratu ditu hainbat gai elkarrizketan.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Proba ezazu

Arrandegi batean merkataritzan euskara normalizatzeko kanpaina baten kartela ikusi eta proba egin nahi izan zuen Ana Urkizak, Deian kontatu digu emaitza zein izan zen.

Tirakaren bidez.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teknofobiaz

Teknofobia, azken batean, xenofobia mota bat besterik ez da

— Joseba Kamio

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eusko labeldun kafekonletxea

Ez badugu lortu Ibaiondokoak kafesne hitza aditzea, zer dela eta etorkin berriengan ardura hori jarri, Burgosko etorkinei, edo bertako zortziabizeneuskaldundun-Oerreatxenegatiboei presiorik egin ez diegunean?

— Leire Narbaiza

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun amableak

Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago.

— Anjel Lertxundi

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ostrukarena

Ostrukarena egitea zilegi izan daiteke. Baina lurrikara datorrenean lur azpia ez da burua edukitzeko lekurik onena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Astazakilak eta eskubideak

Aurkitzen duzun elebakar astazakil bakoitza giza eskubideei errespetua dien pertsona batean bilakatzen saiatzen baldin bazara, leher egiten duzu eta gehienetan huts egingo duzu. Astazakil bat, astazakila da, eta zuk ez duzu harekin ezer egiteko beharrik.

— Ferran Suay

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Geldi dagoen irakaslea

Geldi dagoen irakasleari diot nik beldur, ondo ari naiz esaten duenari, zertarako inori galdetu? zertarako aldatzen saiatu? Ni ondo ari naiz, ikasleak ez zaizkit egokiak etortzen, ikasleak aldatuz gero, primerako irakaslea izango nintzateke… Uf!

Lehen aipatu dugun mezuari egindako iruzkina.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bestearen lekuan

Jakina, elkar ulertze hau bi aldeetatik elikatu beharra dago. Hau da, zail jarriko da euskaltzale bat euskaraz hitz egiten ez dakien baten azalean beronengandik mesprezu eta erasoak besterik jasotzen ez baditu, euskararekiko erakutsi duen utzikeriaz harro azaltzen bada…; era berean, eta bestetara, oso zail izango du euskararekiko ardura edo kezkekin sentiberetzea euskaltzaleen kezka bakarra, kosta ahala kosta, mundu guztiari euskara exigitzea baldin bada.

— Aitor Etxebarria

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez