16
Eka
2009
09:00

Proba ezazu

Lotura

Arrandegi batean merkataritzan euskara normalizatzeko kanpaina baten kartela ikusi eta proba egin nahi izan zuen Ana Urkizak, Deian kontatu digu emaitza zein izan zen.

Tirakaren bidez.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

botilaren herena

Aitor (e)k bidalita 2009, Ekaina 16 - 16:47(e)an.

Egoera bere osotasunean ezagutu beharko nuke (arrandegian Ana atenditu zuena jabea zen ala ez, kanpainaren detaile gehiago: nortk sustatua...), baina lehenengo begiradan harritu egin nau A. Urkizaren jokabideak. Bere beste artikulu batzuk, liburuak, berari eginiko elkarrizketaren bat... irakurrita, oraingo honetan erakutsitako gizatasun handiagoarekin irudikatzen nuen.

Betiko kontua: boteilaren herena (kasu honetan) beteta edo bi herenak hutsik; euskararen aldeko keinu txikia baloratu edo honen gabezia eta akatsak nabarmendu. Nik neuk ondo bereiztu behar dela uste dut: noiz salatu behar da (adibidez, administrazio publiko botretsuaren utzikeria edo zabarkeria) eta noiz utzi beharko lirateke bigarren mailan txikiaren ahalegin txikiaren gabeziak. Nik honelakoetan (eta halxe egin dut behin baino gehiagotan) salatu eta protestatu beharrean, akatsa konpontzeko laguntza eskaini dut (ahal izan dudanean behintzat) edo konponbidea aurkitzen lagundu.

Agian oker nago eta arrandegiko nagusiak bere izena eman du udako trinkoren batean. Benetan, nahiago nuke oker banengo! Edonola ere, horrek ez lidake kenduko gizatasun faltaen sentsazioa.

Gizatasuna eta

benito (e)k bidalita 2009, Ekaina 16 - 17:56(e)an.

Bai, neu ere geratu naiz sentsazio mingots batekin. Azken batean zer txarto pasatu dute guztiek: Saltzailea, bezeroa eta bezeroaren alaba. Denoi gertatu zaigu halakoren bat seguruenik, "egin euskaraz", "hemen ere euskararen alde" eta abar ikusi eta han ez euskara ez ezer. Haserrea pizten digute horiek bai, baina duda geratzen zait tentsioa horraino eramatea onerako ala kalterako ote den.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia