02
Abe
2008
03:57

Ostrukarena

Ostrukarena egitea zilegi izan daiteke. Baina lurrikara datorrenean lur azpia ez da burua edukitzeko lekurik onena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

O

Aitor (e)k bidalita 2008, Abendua 2 - 10:27(e)an.

Durduzatuta utzi nau zure aipu honek, Benito, bere sotiltasunean. Beste nonbaitetik hartua duzu ala zerorrena da? Edozein kasutan, interpretazio askotarako ematen du. Akaso mutututasun batek sorgortuta idatzi al duzu "ostrukarena"?

Ostruka maitagarriak

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 2 - 13:28(e)an.

Neurea da, beste inori inoiz -guztiz posiblea dena- inguruan antzerako zerbait ikusita antzerako gogoeta antzerako irudiekin batu ez bazaizkio.

Lasai, ez dago mututasun derrigorturik. Onak gara gu isilik egoteko! Bakar bakarrik gogoeta bat labur (eta nahikoa kriptiko, bistan dago) paratzeko ahalegin txikitxo bat.

Egilearen interpretazioa bezain baliozkoa izan daiteke entzule-irakurlearena, baina apur bat argitzearren, eta inor ez mintzearren (erraz mintzekoak izaten gara), azalduko dut nondik etorri zaidan.

Lehenengo eta behin, malaletxe barik eginda dago, ez dut bota inori mezu ezkuturik bidaltzearren. Bi, oso lotuta dago (etiketetan ikusten den bezala), berrikuntzaren inguruan sumatzen ditudan jarrera batzuekin, gauza berriei ez ikusiarena egitearekin hain zuzen ere. Zilegi izan daiteke, ez duzu zertan saiatu ere nahi ez baduzu, baina zer datorren ez dakizunean baliteke babeslekutzat daukazuna, zer datorren-eta, hain babestuta ez egotea.  Begitxo bat gutxienez zabalik edukitzea komeni da beti.

Atoan honen beste aukera bat da, loturak, aipamenak eta bideoez gainera horrelako "haikuak" ere bota daitezke. Argiago egingo al dut hurrengoan!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ostrukarena

Sindikatu edukia