ikaskuntza

Hezkuntza hedatua

Martxoan egin zen Sevillan Zemos98 festibala. Hezkuntza hedatua (educación expandida) izan zuten aztergai eta probagai orduan. Gaur Balzac.tv-en bideo hau aurkitu dugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara, zailtasuna, errorea, konplexuak

Nik uste jendearen ustea dela, maila bikaina izan arte, ezin dutela erabili. Ez da inolaz ere egia. Erabiliz ikasten da! [...] Gauza bera gertatzen da euskararekin ere, euskaltegiko ikasleen artean. Hanka sartzeko beldur dira.

[Euskara ikasten ari zara. Zer moduz?]

Saihesten ari naiz euskara zaila dela esatea. Euskara ezberdina da,
Europako beste hizkuntzekin konparatuta. Kexa hori darabilten
erdaldunek nik baino abantaila handiagoak dituzte: ahoskera, soinuak
berberak dira, hizkuntzaren alderdi pragmatikoa... Euskara oso logikoa
da; ez daukazu ia salbuespenik, arauak oso finkoak dira.

 

— Durk Gorter

Durk Gorter soziologo eta ikerlari holandarra da. Euskal Herrian dihardu orain ikerketa lanetan, eta euskara ikasten ere bai. Argiakoek elkarrizketa egin diote eta gauza interesgarri asko esan ditu Gorter-ek bertan hizkuntzaz, euskaraz eta ikasteaz:  "Hemen jendeak ingelesez hitz egiten hasi aurretik barkamena eskatzen dizu" (Argia.com)

Bide batez, jaso ditugun hitzen azkenengo zatia (euskararen zailtasunarena) Celaá hezkuntza sailburuak euskararen zailtasunaz bota duen azkenengo perlaren aipamenera ekarri dute Argiakoek.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakaslearen ahotsa

Eduvlogen ikusia.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzak ikasteko zailtasunak: bloga

Maribel González ezaguna dugu aspaldian blogosferan, bere blog pertsonal-portafolioaz gain Cuaderno Intercultural bikainarenn editoreetako bat da. Orain bere kezkak eta egin duen ikastaro bat aitzakia, atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunei buruzko blog hau estreinatu du.

Bere blogean iragarri digu, jakina.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasten ikasi Eitbrekin

Eitb.com-ek blog komunitatea dauka bere barruan. Gai eta arlo desbedinetakoak. Atzo "Aprender a aprender" izeneko bat aurkitu genuen, eta gaur @plonbide-k gogorarazi digu.

Prakagorri SLk eta Ilvem institutuak kudeatzen dute, eta klaseei etekina ateratzeko, azterketak egiteko edo burua prestatzeko aholkuak eta jarraibideak ematen dizkigute. Gaztelaniaz baino ez dago.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jakintza askea

Lana osorik izan behar da eskuragarri eta kopiatua izateko zentzuzko kostu batez, ahal izanez gero Internetetik doan kargatzeko moduan. Baita ere, lana eskuragarri izan behar da forma egoki eta aldagarri batean.

— Jakintza askeren definizioaren lehenengo baldintza

Hemendik aterata: Jakintza Askearen Definizioa 1.0

Sustatun ikusi eta hara joan gara.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasgelaren gardentasunaz

El aula, entendiendo como tal cualquier espacio, digital o físico, en el que se produce el aprendizaje es un espacio de procesamiento y apropiación de información necesariamente opaco (ojo, no cerrado) al resto de los usuarios de esos contenidos

— Francisco Herrera

Hausnarketa zorrotza egin du Franciscok azkenotan LMSak, PLEak eta abarren inguruan esaten eta zabaltzen diren ideia batzuen gainean. Elearning, tareas 2.0 y el espacio privado de aprendizaje (ele 2.0)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza non ikasi

Los inmigrantes aprenden las segundas lenguas en contextos personales muy diferentes; las segundas lenguas se enseñan, por tanto, en contextos educativos también distintos.

Durangoko Berritzeguneko jardunaldi batean erabilitako ideia. Aster Navasek ekarri du Tres Tizas-era: Palabras de fogueo

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korse novecentistak

...encorsetar l’aprenentatge, en un moment d’hiperabundància de continguts i de canals d’accés a continguts i d’accés a eventuals companys d’aprenentatge (mestres-alumnes) és ja una activitat podríem dir-ne noucentista

— Enric Serra

Itzulpen-legea: "... edukien ugaltasuna eta edukiak zein ikasteko bidelagunenak (ikasle-irakasleak) topatzeko aukerak inoiz baino handiagoak diren une honetan ikaskuntza bide estu batetik eraman nahi izatea aktibitate "novecentista" dela esan genezake".

[266] Plataformes sense plataforma (Aprendre llengües)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi, erabili...

Hizkuntzak ez dira lehenbizi ikasten geroago erabiltzeko, erabiliz ikasten dira.

— Josep Maria Artigal

Artigal irakasleen prestatzaile eta aholkulariari egin diote elkarrizketa Diario de Noticias-en: "Hizkuntzak erabiliz ikasten dira"

Sareko Argiaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez