11
Eka
2009
15:35

Euskara, zailtasuna, errorea, konplexuak

Nik uste jendearen ustea dela, maila bikaina izan arte, ezin dutela erabili. Ez da inolaz ere egia. Erabiliz ikasten da! [...] Gauza bera gertatzen da euskararekin ere, euskaltegiko ikasleen artean. Hanka sartzeko beldur dira.

[Euskara ikasten ari zara. Zer moduz?]

Saihesten ari naiz euskara zaila dela esatea. Euskara ezberdina da,
Europako beste hizkuntzekin konparatuta. Kexa hori darabilten
erdaldunek nik baino abantaila handiagoak dituzte: ahoskera, soinuak
berberak dira, hizkuntzaren alderdi pragmatikoa... Euskara oso logikoa
da; ez daukazu ia salbuespenik, arauak oso finkoak dira.

 

— Durk Gorter

Durk Gorter soziologo eta ikerlari holandarra da. Euskal Herrian dihardu orain ikerketa lanetan, eta euskara ikasten ere bai. Argiakoek elkarrizketa egin diote eta gauza interesgarri asko esan ditu Gorter-ek bertan hizkuntzaz, euskaraz eta ikasteaz:  "Hemen jendeak ingelesez hitz egiten hasi aurretik barkamena eskatzen dizu" (Argia.com)

Bide batez, jaso ditugun hitzen azkenengo zatia (euskararen zailtasunarena) Celaá hezkuntza sailburuak euskararen zailtasunaz bota duen azkenengo perlaren aipamenera ekarri dute Argiakoek.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskara, zailtasuna, errorea, konplexuak

Sindikatu edukia